259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

2023. urteko karga tasak

Sunbillako Udalak, honako hau erabaki zuen 2022ko abenduaren 2an egindako ohiko osoko bilkuran, bete dadin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa:

ERABAKIA:

1.1. 2023.urteko karga-tasa hauek onestea:

–Lurralde kontribuzioa: %0,18.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udalaren indizea, 1,40.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Hiri-lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Zerga-oinarria: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako gehieneko koefizienteak.
  • Karga-tasa: %15.

1.2. Erregelamenduzko tramitea ematea.

2. Erabaki honek 2023. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3. Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Sunbillan, 2022ko abenduaren 12an.–Alkatea, Amets Inda Gorriaran.

Iragarkiaren kodea: L2216957