259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Erabakia partez atxikitzeko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeari, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz

Ribaforadako Udalak, 2022ko abuztuaren 9an egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

"Lehenengoa.–Onestea Ribaforadako Udala atxiki dakiola uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluko 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz), udal honek deitu behar dituen hautaketa-prozeduren deialdiak arintzeko.

Bigarrena.–Uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6. artikuluaren 3. puntuak aipatzen duen argitalpena Ribaforadako Udalaren webgunean eginen da.

Hirugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan".

Ribaforadan, 2022ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2214690