259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2513/2022 EBAZPENA, 2022ko abenduaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, izenburu hau duen ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen dituena, OLko kudeaketari lanpostuari dagokionez: "2302/2022 Ebazpena, 2022ko azaroaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onetsi egiten dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan B mailako hogeita hiru lanpostu merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdiak". Lanpostu horiek II. eranskinean zehaztu ziren.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko azaroaren 17an emandako 2302/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoan B mailako hogeita hiru lanpostu merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdiak onetsi ziren. Lanpostu horiek II. eranskinean zehaztu ziren.

Akats bat atzeman da 558. lanpostuaren lanaldian (OLo kudeaketari lanpostuan), lanaldia zatitua baita.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluak dioenez, "Administrazio Publikoek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, egitezko edo aritmetikoak".

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–III. eranskinean aurkitutako akatsa zuzentzea.

Honela dioen tokian:

ZK.

LANPOSTUA

ATXIKIMENDU EREMUA

HERRIA/HIRIA

LANALDIA

558

OLko KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA

TUTERA

GOIZEZ

Honela esan behar du:

ZK.

LANPOSTUA

ATXIKIMENDU EREMUA

HERRIA/HIRIA

LANALDIA

558

OLko KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA

TUTERA

ZATITUA

Bigarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitara dadin.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko abenduaren 15ean.– Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F2217257