259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Bulegoen 2023ko lan-egutegia

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak 2022ko urriaren 17an honako ebazpen hau hartu zuen:

SRH 17-OCT-22 (2/SG)

Bat etorrita abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin -zeinak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, aldatzen baitu eta Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren aplikazio-esparruaren peko Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako lanorduen urteko kopurua ezartzen baitu- eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 3an emandako 323/2022 Ebazpenarekin, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordainduko diren eta errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen baita,

Honako hau EBATZI DUT:

1.–Lan-egutegiaren honako jaiegun hauek onestea, Iruñeko Udalaren bulegoetan, 2023rako:

–Urtarrilak 6: Jaunaren Epifania

–Apirilak 6: Ostegun Santua

–Apirilak 7: Ostiral Santua

–Apirilak 10: Pazko Astelehena

–Maiatzak 1: Langileen Eguna

–Uztailak 6, 7, 10, 11, 12, 13 eta 14: Sanferminak

–Uztailak 25: Done Jakue Apostolua

–Abuztuak 15: Andre Mariaren Jasokundea

–Urriak 12: Espainiako Festa Nazionala

–Azaroak 1: Santu Guztien Eguna

–Azaroak 29: San Saturnino Eguna

–Abenduak 4: San Frantzisko Xabierkoaren ondorengo astelehena

–Abenduak 6: Konstituzioaren Eguna

–Abenduak 8: Andre María Sortzez Garbia

–Abenduak 25: Jaunaren Jaiotza

Halaber, 2023an ezarritako epeak zenbatze aldera, baliogabetzat jotzen dira hala urteko larunbat eta igande guztiak nola udal-bulegoetarako aitortutako jaiegunak.

2.–Iruñeko Udaleko bulegoetako eguneko lanaldia 7 ordu eta 29 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 212 lanaldi/egun, eta zerbitzuen beharrekin bat bete beharko da urteko lanorduen kopurua, guztira 1.592 ordu, 08:00etatik 15:00etara oro har eta derrigorrean, eta gainerako 29 minutu langileak aukeratzen duen moduan betetzekoak, malgutasunez, 07:31etik 08:00etara eta 15:00etatik 15:30era.

3.–Jendaurreko ordutegia eta Erregistro Orokorra irekitzekoa 08:30etik 14:30era ezartzen da.

4.–Gainerako udal-zerbitzuek beren lan-egutegia prestatuko dute, kontuan harturik uztailaren 6tik 14ra bitarte, biak barne, jaiegunak izanen direla ohiko lanaldi osoa, edo ohikotik gorakoa egin behar duten langileen kasuan. Lorategien zerbitzuan, oro har, 07:29tik 15:00etara bitarte beteko dute 7 ordu eta 29 minutuko lanaldia, salbu eta Alorreko zuzendaritzarekin Zerbitzu Orokorretako Alorrak (Giza Baliabideak) berretsitako berariazko akordiorik egiten bada. Ikastetxe publikoetan lan egiten duten udal-langileek 07:30ean hasiko dute lanaldia. Nolanahi ere, sanferminetan emandako zerbitzuen kasuan, udal-zerbitzuek hala eskatu eta Zerbitzu Orokorretako Alorrak (Giza Baliabideak) onesten badu, lan egindako denbora urteko lanorduetatik kanpo gera daiteke, eta konpentsatua izan Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 51. artikuluarekin bat.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.

Iruñean, 2022ko abenduaren 2an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2216948