259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLEXOA

2023rako zerga-tasak

Olexoako Udalak, 2022ko abenduaren 14an egin bilkura berezian, kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onetsi zituen 2023ko ekitaldi ekonomikorako:

–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,140ko tasa.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2,5eko tasa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: batez besteko tasa, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 176. artikuluari.

Erabaki hau 2023ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta hala jarraituko du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Olexoan, 2022ko martxoaren 14an.–Alkate udalburua, Andoni Izarra Eraso.

Iragarkiaren kodea: L2216982