259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Bete dadin Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea, aditzera ematen da ezen hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Longidako udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Barrutian sartu beharreko mugartea: Aos, Artaxo, Aiantz, Ekai Longida, Erdotzain, fazeria (31., 32., 33. poligonoak), Itoitz, Xaberri, Larrangotz, Meotz, Mugeta, Murelu Longida, Olaberri (zati bat), Orbaitz, Sandoain, San Juan, Ulibeiti, Urrozgoiti (1. lurzatia kenduta), Hiriberri Longida, Billabeta, Zarikieta (zati bat), Olaberri (36. poligonoko 25. lurzatia), Zuasti, honako eremu hauek kenduta:

Biztanleguneen azalera: 31,31 hektarea.

Jabetza partikularren azalera: 2,68 hektarea, 9. poligonoko ("Ulibeiti") 67. eta 78. lurzatienak. Barrutiaren perimetrotik kanpo gelditzen dira 5. poligonoko ("Urrozgoiti") 1. lurzatia eta 10. poligono osoa ("Mugeta").

Longidan, 2022ko azaroaren 28an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L2216386