259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, Desgaitasuna duten Pertsonei Laguntza Emateko Nafarroako Fundazio Publikoko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 30eko 8/2022 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Fundazioaren 2021. urteko jardueraren oroitidazkian 6 zenbakiarekin identifikatutako lanpostua (gizarte lana) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta hura arautuko duten oinarriak onesten dira.

2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, argitara eman ziren Fundazioaren 2021. urteko jardueraren oroitidazkian 6 zenbakiarekin identifikatutako lanpostua (gizarte lana) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta oinarriak. I. eranskinean (Gai-zerrenda) akats hau atzeman da

Honako hau dioen tokian:

3.–Prozedura Zibilaren Legea: I. titulua: I. kapitulua (xedapen komunak) eta II. titulua (desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko neurri judizialak hartzeari buruzko prozesuak)

Honako hau behar du:

3.–Prozedura Zibilari buruzko Legea: IV. liburua: I. titulua: I. kapitulua (xedapen komunak) eta II. titulua (desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko neurri judizialak hartzeari buruzko prozesuak)

Iruñean, 2022ko abenduaren 20an.–Desgaitasuna duten Pertsonei Laguntza Emateko Nafarroako Fundazio Publikoko zuzendari kudeatzailea, Cristina Iribarren Gasca.

Iragarkiaren kodea: F2217337