259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2023ko lan-egutegia

Kontuan izanik 323/2022 Ebazpena, ekainaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Ikusirik Alkatetzak proposatutako lan-egutegia, Udal honetako langileekin adostua, eta langileek ontzat emana.

Dauzkadan eskumenak erabiliz, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluaren arabera eman zaizkidanak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea 2023. urteko lan-egutegia, Udal honetako langile guztiei aplikatu beharrekoa.

Bigarrena.–Urteko lanegun kopurua 246 izanen da, orduen banaketaren ondorioetarako. Egun horietan, Leozko Udaleko bulegoak irekita egonen dira 09:00etatik 14:00ak arte. Uztailaren 24an, abuztuaren 14an eta abenduaren 5ean eta 7an, udal bulegoak itxita egonen dira, abuztuan hartuko ez diren herriko festetako jaiegunen ordez.

Hirugarrena.–Udal bulegoen zerbitzuan, eguneko lanaldi orokorra zazpi ordu eta hogeita bost minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera.

Lanaldia 07:00etatik 08:30era doan tartean hasi beharko da.

Ordu erdikoa izanen da lanaldiaren barneko atsedenaldia, eta egiaz lan egindako denboratzat hartuko da. Lanaldi murriztua dutenek lanaldiaren proportzioan murriztutako atsedenaldia izanen dute.

Laugarrena.–Oporrak eta ordu-konpentsazioak –gutxieneko zerbitzuak egiteagatik edo beste edozein arrazoirengatik– hartzeko epea 2024ko urtarrilaren 31n bukatuko da, zerbitzuaren beharrak aintzat harturik betiere.

Bosgarrena.–Oporrak ezin izanen dira diruz konpentsatu, salbu eta erretiroa hartzen denean edo kontratua amaitzen denean, baldin alkateari justifikatzen bazaio lana utzi aurretik hartu ezin izana.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta Leozko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau eta lan-egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta haien berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Iratxetan (Leotz), 2022ko abenduaren 13an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2216910