259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Udal ordenantza, Teknologia fotovoltaikoaren eta termikoaren bidezko autokontsumorako instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2022ko abenduaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Teknologia fotovoltaikoaren eta termikoaren bidezko autokontsumorako instalazioak arautzen dituen udal ordenantza berria, udalerri osoan aplikatu beharrekoa.

Ordenantza berria biltzen duen udal espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz erabakitakoarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin. Epe horretan erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik argitaratuko da legez ezarri bezala, indarrean jar dadin eta aplika dadin.

Faltzesen, 2022ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2216992