259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

2023ko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Ezporogiko Udalak, 2022ko abenduaren 14an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Ezporogiko Udalaren zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak aldatzea 2023ko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, tasa eta prezio publikoak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezporogin, 2022ko abenduaren 14an.–Alkatea, Alejandro Egea Landarech.

Iragarkiaren kodea: L2216997