259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

Ordenantza, Herri-ondasunetako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Ezporogiko Udalak, 2022ko abenduaren 14an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Ezporogiko Udaleko Herri-ondasunetako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Ordenantza onesteko erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik egin gabe, behin betiko onetsirik geldituko da Ezporogiko Udaleko Herri-ondasunetako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza, eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, izan ditzan uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitako ondorioak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ezporogin, 2022ko abenduaren 14an.–Alkatea, Alejandro Egea Landarech.

Iragarkiaren kodea: L2216994