259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Aldaketa, Eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituen ordenantzarena. Hasierako onespena

Deikazteluko Udalak, 2022ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsiko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Deikaztelun, 2022ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Iñaki Suso Espadas.

Iragarkiaren kodea: L2216998