259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Erabakia partez atxikitzeko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeari, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz

Corellako Udalak, 2022ko urriaren 13an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

IKUSIRIK:

1. Nafarroako Parlamentuak onetsi duela uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legea, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

2. Aipatu foru legeak baduela lehen xedapen gehigarri bat, eta haren lehen paragrafoak hau xedatzen duela: "Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoak, beren ardurakoak diren aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak onetsi eta tramitatzeko orduan, foru lege honen II. tituluan jasotako erregulazioari atxikitzen ahalko zaizkio, osorik edo partez, horietako bakoitzean organo eskudunak berariaz erabakitzen duenaren arabera".

Kontuan hartuz espedienteko txosten juridikoa, Guillermo Casajúsek egin zuena 2022ko urriaren 3an.

Ikusirik Ogasunaren, Kontuen eta Langileen Batzordeak aurtengo urriaren 6an emandako aldeko txostena.

Bertaratu guztien aldeko botoarekin, honako hau erabakitzen da:

Lehena.–Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen esparruan (lege horren bidez premiazko neurriak hartzen dira enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko), eta bat etorriz 19/2022 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriko lehen paragrafoan ezarrita dagoen atxikitzeko aukerarekin (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, aipatu 20/2021 Legearen ondorioz), Corellako Udaleko osoko bilkurak erabaki du partez atxikitzea zehazki artikulu hauetako arauketari: 5 (1., 2. eta 3. apartatuak), 6 (osorik), 8 (1., 7., 9.a, 14. eta 16. apartatuak), 9 (1.a, 3. eta 5. apartatuak), 11 (osorik) eta 12 (osorik), horiek guztiak aipatu 19/2022 Foru Legearenak.

Corellan, 2022ko urriaren 14an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2214683