259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Gora jotzeko errekurtso, senitartekoa ospitaleratua egoteagatik eskaturiko baimen ordaindua ukatzeagatik

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2022ko urriaren 28ko probidentziaren bidez (sarrera: 10225, 2022ko azaroaren 3koa), udalari jakinarazi zitzaion Roberto Peláez Larrak 22-1914 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuela Burlatako Udaleko Udaltzaingoaren burutzaren 2022ko irailaren 26ko jakinarazpenaren aurka. Errekurtsoa paratu zuen senitartekoa ospitaleratua egoteagatik eskaturiko baimen ordaindua ukatu zitzaiolako.

Babes harturik 279/1990 Foru Dekretua garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), eta ez denez egin banakako berariazko jakinarazpenik, administrazio-egintza bat izateagatik zeinak xede baititu pertsona kopuru zehaztugabe bat, edo Administrazioak uste izateagatik interesdun bakarrari egiten zaion jakinarazpena ez dela nahikoa izanen denentzako jakinarazpena bermatzeko, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), ediktu bidez ematen da argitara.

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama karrika 10; sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2022ko abenduaren 14an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2216917