259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Akats zuzenketa, Trafikoa arautzen duen udal ordenantzaren aldaketari buruzko behin betiko onespenean

Trafikoa arautzen duen udal ordenantzaren aldaketari buruzko behin betiko onespena argitaratu zen 2022ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 15ean. Iragarki horretan akatsa badela oharturik, jarraian zuzentzen da:

36. artikuluaren azken lerroaldean, honela dioen tokian: "5,5 metroko luzerara edo/eta 2,5 metroko altuerara iristen ez diren autokarabanak eta ibilgailuak ezin izanen dira baterian aparkatu, salbu eta landa-eremuetan, baldin eta oinezkoek eta ibilgailuek espazio bera partekatu behar badute. Edonola ere, baterian aparkatzeak ez du inolako kalterik eraginen zirkulazioan edo beste ibilgailu batzuen sarbidean", honela behar du: "5,5 metroko luzera edo/eta 2,5 metroko altuera gainditzen duten autokarabanak eta ibilgailuak ezin izanen dira baterian aparkatu, salbu eta landa-eremuetan, baldin eta oinezkoek eta ibilgailuek espazio bera partekatu behar badute. Edonola ere, baterian aparkatzeak ez du inolako kalterik eraginen zirkulazioan edo beste ibilgailu batzuen sarbidean".

Berriobeitin, 2022ko abenduaren 13an.–Alkate udalburua, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2216944