259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Erabakia partez atxikitzeko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeari, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz

Baztango Udalak, 2022ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, besteak beste ondoko erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1.–Partez atxikitzea, 8.9.b eta 9.1.b artikuluak salbuetsita, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluko arauketari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Baztango Udalaren web-orrian argitaratzea.

Baztanen, 2022ko urriaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2214684