259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKETAKO KONTZEJUA

Ordenantza, Etxerako egurraren aprobetxamendua arautzen duena. Hasierako onespena

Azketako Kontzejuko Batzarrak, 2022ko urriaren 18an egin bilkuran, hasiera batez eta aho batez onetsi zuen Etxeko egurraren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azketako Kontzejuan, 2022ko azaroaren 30ean.–Kontzejuko burua, David Lopez Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L2216954