259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

2023rako zerga-tasak

Artazuko Udalak, 2022ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

ERABAKIA:

Onestea 2023ko ekitaldirako karga-tasa, indizeak, tasa eta prezio publiko hauek:

–Hiri- eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,25.

  • Onetsi egiten dira kontribuzio-zergako zerga-oinarriaren murrizketak, balorazio-txosten berria onetsi eta hurrengo hiru urteetarako, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 138. artikuluan ezarritako baldintzetan koefiziente hauek aplikatzearen ondorioz:

C1 KOEFIZIENTEA, TXOSTENAREN INDARRALDIAREN LEHENBIZIKO URTEAN APLIKATZEKOA

C2 KOEFIZIENTEA, TXOSTENAREN INDARRALDIAREN BIGARREN URTEAN APLIKATZEKOA

C3 KOEFIZIENTEA, TXOSTENAREN INDARRALDIAREN HIRUGARREN URTEAN APLIKATZEKOA

0,75

0,50

0,25

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %3,50.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: tasa, %12.

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,55

20 urte edo hortik gora

0,46

19 urte

0,42

18 urte

0,09

17 urte

0,09

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,20

4 urte

0,24

3 urte

0,09

2 urte

0,07

1 urte

0,07

Urtebetetik behera

–Hilerriko zerbitzuak:

1. Ehorzketak:

a) Artazuko Udalean erroldatuak: salbuetsita.

b) Artazuko Udalean erroldatu gabeak: 225,00 euro.

  • Errautsetarako kutxa edo urna: 125,00 euro.
  • Hilobiaren indusketa eskatzailearen kontura izanen da. Udalari eskatzen badio hori egiteko, tasa osagarria ordaindu beharko du, sortutako kostuarena alegia, inolako errekargurik gabekoa.

2. Hobitik ateratzea:

  • Ehorzketetarako ezarri den zenbateko bera aplikatuko da.

–Ezkontza zibilak egitea:

  • Ezkontza bakoitza: 175,00 euro.

–Tramitazio administratiboak:

  • Agiriak luzatu eta tramitatzea:

I. epigrafea.–Eskabideak eta agiriak.

a) Alderdi batek eskaturik luzatzen den agiri bakoitzeko: 2,00 euro.

b) Planoak.

Artazu herriko plano bakoitzeko: haren kostua.

II. epigrafea.–Ziurtagiriak.

a) Agirien edo datuen gaineko ziurtagiriak, orri bakoitzeko: 2,00 euro.

b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 33,00 euro.

c) Txostena, alderdi batek eskaturik, ziurtapenarekin edo gabe: txostenaren kostua.

d) Artxiboko ziurtagiriak, orri bakoitzeko: 4,50 euro.

e) Katastroko orriak eta lurzati zedulak luzatzea: 2,00 euro.

Ziurtagiriarekin batera planoak eta/edo fotokopiak badoaz –eginbidetuak nahiz eginbidetu gabeak–, I., III. eta IV. epigrafeetatik dagokien tasa ere eskatuko da.

III. epigrafea.–Fotokopiak.

  • DIN A-4 fotokopiak: 0,25 euro.

IV. epigrafea.–Konpultsak.

  • Agirien konpultsak, orri bakoitzeko: 1,00 euro.

V. epigrafea.–Inprimakiak.

  • TMIZ, EJZ edo katastroan alta edo aldaketa egiteko inprimakiak: 1,00 euro.

VI. epigrafea.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

  • Ordenantza bakoitza: 6,00 euro.
  • Aurrekontu bakoitza: 6,00 euro.
  • Informazioa CDetan: 6,00 euro.

VII. epigrafea.–Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak luzatzea:

  • Babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostenengatik, txostenaren kostua.

VIII. epigrafea.–Eskola garraiorako baimena.

  • Baimen bakoitza: 12,00 euro.

IX. epigrafea.–Obra-lizentzien espedienteak tramitatzea, baita kanpoko txostenak eskatzen dituztenak ere:

  • Obra lizentziak tramitatzeagatik: obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,3.
  • Txosten bakoitzagatik: haren kostua.
  • Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenengatik: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.

X. epigrafea.–Iragarki ofizialak argitaratzea, alderdi baten eskariz tramitatzen diren espedienteetan:

  • Aldizkari Ofizialetan iragarkiak argitaratzea: haien kostua.
  • Komunikabideetan iragarkiak argitaratzeagatik: haien kostua.

XI. epigrafea.–Alderdi batek eskaturik egiten diren txosten eta kontsultak, kanpora ateratako zerbitzuek emanak edo ebatziak.

  • Txosten bakoitzagatik: haren kostua.
  • Kontsulta bakoitzagatik: haren kostua.

–Udal igerilekuetako prezioak:

  • Udako denboraldirako tasak:
    • 18 urtetik gorakoak: 67,00 euro.
    • 11tik 17 urtera arte: 56,00 euro.
    • 3tik 10 urtera arte: 46,00 euro.
    • 65 urtetik gorakoak: 46,00 euro.
  • Sarrera egun osorako:
    • 18 urtetik gorakoak: 7,00 euro.
    • 11tik 17 urtera arte: 6,00 euro.
    • 3tik 10 urtera arte: 4,50 euro.
  • Astebeterako sarrera:
    • 18 urtetik gorakoak: 25,00 euro.
    • 11tik 17 urtera arte: 21,00 euro.
    • 3tik 10 urtera arte: 17,00 euro.
  • Igerilekuetan egun erdiz baizik ez sartzeko:
    • 18 urtetik gorakoak: 4,00 euro.
    • 11tik 17 urtera arte: 3,50 euro.
    • 3tik 10 urtera arte: 2,50 euro.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Artazun arautzen dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.

Bigarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Arauzko epean eta moduan erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Artazun, 2022ko azaroaren 28an.–Alkatea, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2216720