259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2023rako karga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Armañantzasko Udalak, 2022ko abenduaren 13an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen karga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2023ko ekitaldirako, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluetan ezarrita dagoenarekin.

Hasiera batez onesteko erabakia ikusgai egonen da Idazkaritzan eta iragarki-taulan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa nahiz oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da baldin eta aurreko paragrafoan xedatutako epean ez bada aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik.

Armañantzasen, 2022ko abenduaren 13an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2216923