259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2023. urteko karga tasak

Aranoko Udalak, 2022ko abenduaren 14an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1.–2023. urteko udal zergen karga tasak 2022 urteko berdinak mantentzea, ondoren zehazten den moduan onartzea, hau da:

1.1. Lurraldeko kontribuzioari %0,21ko karga-tasa ezartzea. (Hiri-lurra eta Landa-lurra).

1.2. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko udal zergaren karga-tasa: exekuzio materialaren %4,5a izango da.

1.3. Hiri-lurraren balio igoeraren gaineko zergan, 2/1995 Foru Legearen agintzen dituen koefizienteak aplikatzea, eta %20aren tipoa

1.4. Jarduera Ekonomikoen Zerga: Foru Legeak onesten duenari 1,4a aplikatzea.

1.5. Zirkulazio Zerga, Foru Legeak onesten duena izango da.

2.–Erabaki honek 2023. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Aranon, 2022ko abenduaren 14an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2217008