259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Bakedaoko, Barindaoko, Ekalako, San Martingo eta Zudairiko kontzejuen eskumenen eskuordetzea Ameskoabarrengo Udalari

Ameskoabarrengo Udalak, 2022ko azaroaren 24ko bilkuran, erabaki zuen onestea Bakedaoko, Barindaoko, Ekalako, San Martingo eta Zudairiko kontzejuen eskumenen eskuordetzea, horretarako onetsitako hitzamenean oinarrituz. Hona hemen laburturik eskumenen banaketa:

Kontzejuek Ameskoabarrengo Udalaren esku utzi dute Toki Administrazioaren Foru Legearen 39. artikuluari jarraikiz legez dagokien ondoko eskumen hau:

–Planeamenduaren araberako hirigintzako lizentziak ematea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritakoarekin.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2022ko abenduaren 1ean._Alkate udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2216338