259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

ENPLEGUA egonkortzeko deialdi salbuespenezkoa, txanda irekian eta oposizio-lehiaketa bidez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko bi lanpostu huts betetzeko.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2022ko abenduaren 12an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Zerbitzu Orokorretako buruak proposamen bat aurkeztu du, Nafarroako Parlamentuko plantilla organikoko zenbait lanpostu huts deitu ahal izateko, hain zuzen ere, Enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean jasotako salbuespenezko kasuetan daudenak. Proposamen hori egiten da Legebiltzarreko Mahaiak 2022ko maiatzaren 30eko erabakiaren bidez egindako eskaera betez, eta aipatu 20/2021 Foru Legean ezarritako epeei jarraikiz. Espedientea Zerbitzu Juridikoek eta Kontu-hartzailetzak egindako txostenez ere hornitu da.

Aurkezturiko dokumentazioa ikusita eta Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduko 37. artikuluarekin bat, honako hau

ERABAKI DA:

1. Enplegua egonkortzeko deialdi salbuespenezkoaren oinarriak onestea, txanda irekian eta oposizio-lehiaketa bidez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko bi lanpostu huts betetzekoa.

2. Agintzea deialdia Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, bai eta Parlamentuko web orrian eta iragarki-oholean ere.

Iruñean, 2022ko abenduaren 12an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Deialdi honen oinarriak honakoak dira:

OINARRIAK

1. oinarria. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honek xede du oposizio-lehiaketa sistemaren bidez betetzea, Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren 2022ko maiatzaren 30eko Erabakian eta Enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezartzen denari jarraituz, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko funtzionario-araubideko bi legelari lanpostu huts.

1.2. Oposizio-lehiaketa aurrera eramanen da 1991ko martxoaren 21eko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan eta horrek gerora izandako aldaketetan xedatuari jarraikiz; eta, osagarri modura, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta, hori garatu eta betearazteko, Sarrera-erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

1.3. Deialdi hau dela medio izendaturik suertatzen diren izangaiek Nafarroako Parlamentuko funtzionarioentzat eta, zehazki, legelarien kidegoetakoentzat ezarritako eginkizunak beteko dituzte eta horien eskubide eta betebeharrak edukiko dituzte. Haien eginkizunak dira Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuko 8. artikuluak eta Nafarroako Parlamentuko administrazioaren antolamenduari buruzko Erregelamenduko 14. artikuluak ezartzen dituztenak: besteak beste, Parlamentuko organoentzako aholkularitza juridiko eta teknikoa; ebazpenak, txostenak, irizpenak eta aktak idaztea; Nafarroako Parlamentua ordeztu eta defendatzea epai-organoen eta Konstituzio Auzitegiaren aurrean; eta goi mailako azterlanak eta proposamenak egiteko eginkizuna.

1.4. Izendapenak Nafarroako Parlamentuaren nominako eta plantillako funtzionarioaren izaera emanen die hautatuei, indarreko xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin. Zerbitzuak arduraldi esklusiboko araubidean emanen ditu.

1.5. Lanpostuak A mailakoak dira eta lansariak maila horri dagozkionak izanen dira, eta Nafarroako Parlamentuko plantilla organiko indardunean zehazten diren osagarriak gehituko zaizkie.

1.6. Izendatuak suertatzen diren pertsonak Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuak izanen dira eta alta emanen zaie bertan, araubide horren estalduraren abaroan, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan eta horren osagarri diren xedapenetan aipatzen den eskubide pasiboen eta osasun- eta gizarte-laguntzaren araubidean jadanik afiliatuta badaude, ezen kasu horretan aukera izanen dute araubide horretan segitzeko edo Gizarte Segurantzan afiliatzeko.

1.7. Lanaldia Nafarroako Parlamentuko Mahaiak erabakiko du, eta edozein unetan aldatu ahalko da, zerbitzuaren premien arabera.

2. oinarria. Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta lanpostua betetzeko prozedurak irauten duen denbora guztian, harik eta lanpostua betetzeko unera arte, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiar nazionalitatea, Europar Batasuneko kide den beste estatu batekoa edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitakoak izanik langile-zirkulazio askea aurreikusten duten nazioarteko itunen aplikazio-esparruan dagoen estatu batekoa edukitzea.

Espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuetako herritarren edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte hartzen ahalko dute, baldin eta ez badaude zuzenbidez bereizita. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez daudenean, hogeita bat urte baino adin txikiagokoak badira, edo haien kontura bizi diren adin horretatik gorakoak.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez gainditzea.

c) Zuzenbideko gradu edo lizentziatura titulu ofizialaren jabe izatea, edo eskaerak aurkezteko epea betetzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea. Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) Kasuan-kasuan bete beharrekoak diren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa edukitzea.

e) Ez egotea kasuko eginkizun publikoetan aritzeko ezgaituta ez eta eginkizunez gabetuta ere, eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea, ez eta diziplinazko kaleratzez iraitzia ere.

2.2. Lanposturako izendatua izateko proposatua den izangaiak deialdi honetako 7. oinarrian ezarritako epe eta eran frogatu beharko ditu baldintza horiek.

3. oinarria. Eskabideak, dokumentazioa eta aurkezteko epea.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Parlamentuko lehendakariari zuzendu beharko zaizkio, eta Nafarroako Parlamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Navas de Tolosa kalea, 1-Iruña), edo administrazio-araudi indardunaren araberako beste erregistro batzuetan, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egun naturaleko epean. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Nafarroako Parlamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuz gero, eskabidea eta haren kopia bat aurkeztu beharko dira. Kopia zigilatu eta interesdunari itzuliko zaio, izen-ematearen ziurtagiri gisa. Nafarroako Parlamentuaren Erregistroaren ordutegia honako hau da: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 17:30era; eta ostiraletan, 09:00etatik 14:30era. Abenduaren 27tik urtarrilaren 5era, biak barne, ordutegia honako hau izanen da: 9:00etatik 14:30era.

3.2. Eskabidea posta-bulego batean aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azal ireki batekin eginen da, kasuko posta-langileak eskabideari data eta zigilua jar diezazkion, ziurtapena egin aurretik.

3.3. Eskabidea I. eranskinean adierazitako ereduaren araberakoa izanen da, eta interesdunentzat eskuragarri egonen da Nafarroako Parlamentuko Erregistro Orokorrean eta Nafarroako Parlamentuaren webguneko (www.parlamentodenavarra.es) "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2022ko ekitaldia" izeneko atalean.

3.4. Parte-hartze eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute ezarrita dauden baldintza guztiak betetzen dituztela eskabide-aurkezpenerako zehaztutako epea amaitzen den egunean.

3.5. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo beste identifikazio-agiri ofizial baten fotokopia aurkeztu beharko dute.

3.6. Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonek beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien fotokopiak aurkeztu beharko dituzte eta, zein den kasua, 2.1.a) oinarrian nazionalitateari eta ahaidetasunari buruz eskatzen diren baldintzena ere bai. Halaber aurkeztu beharko dute zinpeko edo hitzematezko aitorpena, beren jatorrizko herrialdean funtzio publikorako sarbidea eragozten dien inolako diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez izatearena.

Desgaitasun aitortua duten pertsonek horren berri eman beharko dute eskabidean, eta zuzenbidezko desgaitu-izaeraren frogagiria gehitu, horretarako atxikiz organo eskudunak jaulkitako dokumentuaren kopia bat, merezimendu-balorazioko baremoan jasotako zuzentze-faktorea aplikatu ahal izan dakien. Era berean, ezgaitasuna aitortuta duten izangaiek zilegi izanen dute denbora- edo baliabide-egokitzapenak eskatzea, baldin eta beharrezkoak badira ariketaren bat egiteko. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute hori, eta aparteko orri batean azaldu beharko dute zer ezgaitasun daukaten eta zein diren eskaturiko egokitzapenak.

3.7. Halaber, eskabideari nahitaez atxikiko zaio alegaturiko merezimenduen zerrenda ordenatua, II. eranskineko ereduaren araberakoa, merezimendu horien frogagiriekin batera.

Izendapenerako proposatuak diren izangaiek merezimendu horien frogagirien jatorrizkoak edo kopia autentifikatuak aurkeztu beharko dituzte, 7.3 oinarrian adierazitako beste dokumentuekin batera. Dokumentu horien faltsutasunak, edo aipatu dokumentuak bat ez etortzeak aurretiaz aurkeztuak eta lehiaketa-fasean baloratuak izan direnekin, ondorio gisa ekarriko du haien aldeko izendapen-proposamenak automatikoki indarra galtzea eta kasuko izangaia deialditik kanporatua izatea.

4. oinarria. Izangaien onarpena. Behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du. Izangai bazterturik ez badago, zilegi izanen da zuzenean onestea behin betiko zerrenda. Halaber argitaratuko da Nafarroako Parlamentuko iragarki-oholean eta www.parlamentodenavarra.es webgunean, "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2022ko ekitaldia" izeneko atalean.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrerako hamar egun balioduneko epean, interesdunek zilegi izanen dute egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztea zerrenda horren aurka eta haiek egindako balizko akatsak zuzentzea.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta horiek ebatzirik, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, zeina argitaratuko baita Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, iragarki-oholean eta www.parlamentodenavarra.es webgunearen "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2022ko ekitaldia" atalean.

5. oinarria. Epaimahai kalifikatzailearen kideak, eraketa eta jarduna.

5.1. Hauek dira lehiaketa-oposizioa epaitu behar duen epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Unai Hualde Iglesias jauna, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria.

Ordezkoa: Inmaculada Jurío Macaya andrea, Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariordea.

Epaimahaikidea: Andoni Iturbe March jauna, Eusko Legebiltzarreko legelari nagusia.

Ordezkoa: Montserrat Auzmendi del Solar andrea, Eusko Legebiltzarreko legelaria.

Epaimahaikidea: Carmen Agüeras Angulo andrea, Aragoiko Gorteetako legelari nagusia.

Ordezkoa: Jorge Apellániz Barrio jauna, Errioxako Parlamentuko legelari nagusia.

Epaimahakidea: Langileen Batzordeak proposatuta hautatu beharrekoa.

Ordezkoa: Langileen Batzordeak proposatuta hautatu beharrekoa.

Idazkaria: Silvia Doménech Alegre andrea, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusia.

Ordezkoa: José Contreras López jauna, Nafarroako Kontuen Ganberako idazkari nagusia.

5.2. Baldin eta, abstentziorako eta errefuserako arrazoi zuzenbidezkoak aplikatuz, epaimahaiaren osaera aldatuko balitz, aldaketa hori publikoki jakinaraziko litzateke izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda jendaurrean jartzearekin batera.

5.3. Epaimahaia hautaprobak hasi aurretik eratu beharko da. Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak proposatutako ordezkarien hautaketa eginen da onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

5.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, eta jarduterik ere ez du izanen, gutxienez bere kideen gehiengo osoa bertaratu gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketa eta jarduna baliodunak izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertaratuta egon beharko dute.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeaz eta aplikatzeaz sor daitezkeen ebazkizun guztiak.

5.6. Epaimahaiko kideak behartuta egonen dira esku hartzetik abstenitu eta organo dei-egileari horren berri ematera, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aipatzen diren abstentzio-kausetakoren bat beraiei aplikatzekoa bada. Halaber, izangaiek zilegi dute aipatu kausetakoren bat aplikatzekoa zaien epaimahaikideak errekusatzea.

6. oinarria. Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu, lehenik lehiaketaldia izanen da, eta ondoren oposizioaldia.

6.2. Lehiaketaldia.

6.2.1. Lehiaketaldian 40 puntu eskuratzen ahalko dira gehienez. Fase hori 2023ko martxoaren 31 baino lehen ebatziko da eta ez da izanen izangaiak baztertzekoa. Alegatu eta frogaturiko merezimenduak ondoko baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak:

a) Lanbide-esperientzia: deialdi honen argitalpen-datara arte Nafarroako Parlamentuan eta beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak 28 puntura bitartean baloratuko dira, puntuazio honen arabera:

a.1) Lortu nahi den postuari dagokion lanpostu berean Nafarroako Parlamentuan emandako zerbitzuak: 3 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

a.2) Lortu nahi den lanpostuaz bestelakoak diren Nafarroako Parlamentuko lanpostuetan emandako zerbitzuak: 1,5 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

a.3) Administrazio publikoetan A mailako edo taldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, lanpostu horietarako Zuzenbideko lizentziadunaren edo gradudunaren titulua eskatu bada: 0,75 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

Urte-kopurua ez baldin bada kopuru oso bat, zerbitzuan emandako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko da.

Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, horren araberako zatia deskontatuko da.

Ez dira baloratuko aldi berean emandako zerbitzuak, salbu eta lanaldi partzialean emandakoak badira.

Izangaiak prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran edo jarduneko egoera berezian emandako aldiak zenbatuko dira benetan jardundako lanpostuan emandako zerbitzu gisa.

Izangaia zerbitzu berezietako egoeran beste arrazoi batzuengatik egon bada, edo eszedentzia berezian egon bada, edo burutza batean, horietan igarotako denbora zenbatuko da egoera horietara iritsi zen unean zeukan lanpostuan emandako zerbitzu gisa.

Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Kasu bakoitzean, haietatik handiena den puntuazioa emanen da.

b) Beste merezimendu batzuk (gehienez ere, 12 puntu):

b.1) Nafarroako Parlamentuko funtzionario-araubideko legelari posturako oposizio edo oposizio-lehiaketa bat posturik lortu gabe gainditzeagatik: 3 puntu lanposturik gabe gainditutako deialdi bakoitzeko.

b.2) Lortu nahi den postuaz bestelakoa den Nafarroako Parlamentuko funtzionario-araubideko lanpostu baterako oposizio edo oposizio-lehiaketa bat gainditzeagatik: 2 puntu, gainditutako deialdi bakoitzeko.

b.3) Deialdi honetan betekizun gisa exijitzen diren goi mailako ikasketez bestelako lizentzia edo graduko unibertsitate-titulu ofizial bakoitzeko edo deialdi honetan parte hartzeko ezarritako goi mailako ikasketei buruzko doktoretzako proba bakoitzeko: 1,5 puntu.

b.4) Master unibertsitarioko titulazio ofizial bakoitzeko: 0,75 puntu.

b.5) Euskara jakitea: Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri bat edukitzeagatik 2 puntu emanen dira. Horrelako titulu edo ziurtagiririk eduki ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko A1 mailaren baliokidea den titulu edo ziurtagiria edukitzea gehieneko puntuazioaren 1/5ekin baloratuko da; A2 mailaren baliokidea edukitzea, 2/5ekin; B1 mailaren baliokidea edukitzea, 3/5ekin; eta B2 maila osoa edukitzea, 4/5ekin. Erdietsitako maila gorenaren titulua bakarrik baloratuko da.

b.6) Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea, Europar Batasuneko lan-hizkuntzak diren aldetik: Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri bat edukitzeagatik 1,5 puntu emanen dira. Horrelako titulu edo ziurtagiririk eduki ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko A1 mailaren baliokidea den titulu edo ziurtagiria edukitzea gehieneko puntuazioaren 1/5ekin baloratuko da; A2 mailaren baliokidea edukitzea, 2/5ekin; B1 mailaren baliokidea edukitzea, 3/5ekin; eta B2 maila osoa edukitzea, 4/5ekin. Hizkuntza bakoitzeko, erdietsitako maila gorenaren titulua bakarrik baloratuko da.

Behin merezimendu-balorazioa aurreko a) eta b) apartatuek ezarritakoari jarraikiz eginda, ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun-gradua frogatzen duten pertsonek lorturiko puntuazioari 1,5 puntu gehituko zaizkio guztira, zuzenketa-faktore gisa.

6.2.2. Izangaiek, beren eskabidearekin batera, alegaturiko merezimenduen zerrenda aurkeztu beharko dute, II. eranskineko ereduaren araberakoa. Epaimahaiak baloratu ahal izan ditzan, nahitaezkoa izanen da dokumentu horri gehitzea merezimendu bakoitzari buruzko frogagiri hauek:

a) Lanbide-esperientzia: administrazio publikoetan emandako zerbitzuak kasuko administrazio publikoko organo arduradunak jaulkitako ziurtagirien bitartez frogatu beharko dira, non xeheki adierazi beharko baitira emandako zerbitzuak, berariaz jasota lanpostuak bertako plantilla organikoaren arabera duen izena, mailaketa, zein zentro edo unitatetan emandako zerbitzualdia den, zerbitzualdi bakoitzaren hasiera- eta amaiera-egunak, bai eta pertinentea den beste edozein datu ere.

b) Bestelako merezimenduak: izangaiak oposizioa edo lehiaketa-oposizioa gainditu izana frogatuko da horren berri ematen duten administrazio-ebazpenaren, argitalpen ofizialaren edo organo eskudunak jaulkitako ziurtagiri ofizialaren fotokopia bidez. Titulazioa frogatuko da horretarako aurkeztuz titulu ofizialaren fotokopia, edo eskabide-aurkezpenaren epea bukatzen den egunean hori lortzeko eskubideak ordainduta egoteari buruzko gordekinarena. Hizkuntzen jakitea frogatuko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako titulu edo ziurtagiria aurkeztuz; hots, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean zerrendaturik daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat aitorturiko titulu bat.

Merezimenduen balorazioari dagokionez, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte lortutakoak bakarrik hartuko dira kontuan, eta ez egun horren ondoren lortutakoak.

Agiriek baremoaren aplikaziorako beharrezkoa den informazio guztia jaso beharko dute. Ez da kontuan hartuko frogatu gabeko merezimendurik, ez eta baremoan jasota ez dagoenik ere. Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu epaimahaiak.

Epaimahaiak modu arrazoituan baloratuko ditu izangai bakoitzak betetzen dituela irizten duen merezimenduak, baremoko atal bakoitzari jarraikiz, eta ezin izanen du ezein kasutan aintzat hartu alegatu ez den edo agiri bidez frogatu ez den merezimendurik. Era berean, ez du zilegi izanen atal bakoitzagatik puntuazio handiagorik ematea baremoan aipatzen dena baino.

Aurkezturiko merezimenduen frogagiriak aztertzetik ondorioztatuko balitz izangaietakoren batek ez daukala halako merezimendurik, deskontatu eginen da aipatu merezimenduei emandako puntuazioa, ezertan galarazi gabe hari faltsutasunagatik erator lekizkiokeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6.2.3. Lehiaketa-fasea amaituta, epaimahaiak izangai bakoitzaren merezimenduen balorazioaren emaitza jasotzen duen zerrenda argitaratuko du Parlamentuaren iragarki-oholean eta webgunean, izangaien balizko erreklamazioei begira, bost egun baliodunez.

Erreklamaziorik egonez gero, epaimahaiak ebatziko ditu, horren ondorioz prozedura eten gabe.

6.3. Oposizioaldia.

6.3.1. Oposizioaldia 2023ko apiriletik aurrera hasiko da, Nafarroako Parlamentuko iragarki oholean eta webgunean gutxienez ere 10 egun natural lehenago iragarriko diren tokian, egunean eta orduan.

6.3.2. Oposizioaldian bi ariketa eginen dira, bata teorikoa eta bestea praktikoa, eta bakoitzaren barnean bi proba eginen dira. Guztira 60 puntu eskuratu ahalko dira. Lau probak baztergarriak izanen dira. Probak gainditzeko, puntuen erdiak lortu behar dira haietariko bakoitzean. Halaber, bazterturik geratuko da lehen eta bigarren ariketetako edozein gai edo kasu praktikotan, hurrenez hurren, 0 puntuko kalifikazioa ematen zaion izangaia.

6.3.3. Oposizioaldiko ariketa teorikoa eginen da lehendabizi. Gehienez ere 30 puntuko balorazioa lortuko da, eta egun ezberdinetan, epaimahaiak ezarritako datetan, izanen diren bi proba egin beharko dira:

a) Lehen proba teorikoa: gehienez ere 4 orduan, idatziz garatu beharko dira Zuzenbide Konstituzionaleko, Europar Batasuneko Zuzenbideko eta Hauteskunde-zuzenbideko gai bat (III. eranskineko 1. multzoa) eta Zuzenbide Parlamentarioko gai bat (III. eranskineko 2. multzoa). Gaiak zozketa bidez hautatuko dira. Proba hori gehienez ere 15 punturekin baloratuko da, eta gai bakoitzarengatik gehienez ere 7,5 puntu emanen dira. Proba gainditzeko, berriz, gutxienez ere 7,5 puntu lortu beharko dira.

b) Bigarren proba teorikoa: gehienez ere 4 orduan, idatziz garatu beharko dira Zuzenbide Administratiboko eta Prozesaleko gai bat (III. eranskineko 3. multzoa) eta Nafarroako Zuzenbide Publikoko, Zuzenbide Finantzario eta Tributarioko, eta Lan Zuzenbideko, Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko eta Lan arloko Zuzenbide Prozesaleko gai bat (III. eranskineko 4. multzoa). Gaiak zozketa bidez hautatuko dira. Proba hori gehienez ere 15 punturekin baloratuko da, eta gai bakoitzarengatik gehienez ere 7,5 puntu emanen dira. Proba gainditzeko, berriz, gutxienez ere 7,5 puntu lortu beharko dira.

Bi proba teorikoak idatziz eginen dira. Proba bakoitza bukatu ondoren, izangaiek kartazal batean sartuko dituzte idatziak dauzkaten folioak. Kartazal horren hegalean interesdunak eta epaimahaiko idazkariak izenpetuko dute, eta kartazala idazkariak gordeko du.

Epaimahaiak adierazitako egunean, izangaiek proben irakurketa publikoa eginen dute. Hurrenkera alfabetikoaren arabera, izangaiek beraiek izenpeturiko gutun-azalak irekiko dituzte epaimahaiaren aurrean, eta jendaurrean irakurriko dute ariketa. Epaimahaikideek, probak irakurri ondoren, argibideak edo azalpen zabalagoak eskatzen ahalko dizkiete izangaiei beren ariketen edukiaz. Ariketak jendaurrean irakurri ondoren, epaimahaiak ariketak kalifikatuko ditu, horiek aztertu eta analizatu ostean.

6.3.4. Ariketa teorikoa amaiturik, ariketa praktikoa eginen da. Gehienez ere 30 puntuko balorazioa lortuko da, eta egun ezberdinetan, epaimahaiak ezarritako datetan, izanen diren bi proba egin beharko dira:

a) Lehen proba: irizpen edo txosten juridiko bat garatu beharko da idatziz, gehienez ere bost orduan, Nafarroako Parlamentuko legelarien eginkizunez epaimahaiak proposatutako kasu bati edo kasu batzuei buruz.

b) Bigarren proba: gehienez ere 5 orduan, azterlan, proposamen, irizpen edo iruzkin juridiko bat garatu beharko da idatziz, Nafarroako Parlamentuko legelarien eginkizunez epaimahaiak proposatutako kasu bati edo kasu batzuei buruz.

Proba praktiko bakoitza gutxienez ere 15 punturekin baloratuko da. Proba horien edukiak lotura izanen du deialdiko III. eranskinean ageri diren gaiekin.

Ariketa hori egiteko, izangaiek lege-testuen eta jurisprudentziaren bildumak, beraiek eramandakoak, erabili ahalko dituzte.

Ariketa praktikoko probak plika itxien sistemaren bidez zuzenduko dira. Horretarako, izangaiek, proba bakoitza bukatzean, folioak gutun-azal handi batean sartuko dituzte, izenik jarri gabe. Ondoren, izen-deiturak gutun-azal txiki batean jarriko dituzte, eta gutun-azal hori bestearekin batera aurkeztuko da. Bi gutun-azalak itxita aurkeztu beharko dituzte. Probak bukatutakoan, epaimahaiak zenbaki bera jarriko du bi gutun-azaletan. Ariketak zuzendu ondoren eta kasuan kasuko plika zenbakiari puntuak eman ondoren, jendaurrean irekiko da gutun-azal txikia, ariketa bakoitzaren egilea zehazteko.

Plikak jendaurreko ekitaldian irekiko dira, eta ekitaldi hori gutxienez hogeita lau ordu lehenago iragarriko da Nafarroako Parlamentuko iragarki oholean eta webgunean.

6.3.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak proba hori gainditu duten izangaien zerrenda jarriko du ikusgai Nafarroako Parlamentuko iragarki oholean eta webgunean; halaber, hurrengo proba zein tokitan, egunetan eta ordutan eginen den adieraziko du, gutxienez 48 ordu lehenagotik. Kalifikazio hori batuko zaio izangaiek lehiaketaldian ateratakoari, eta horrela emanen da oposizio-lehiaketako puntuazio osoa.

6.3.6. Deialdi bakarra eginen da proba bakoitzerako. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Azterketan azaltzen ez direnak edo haien nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

6.3.7. Oposizioko probak egitean, denbora- eta baliabide-egokitzapen posibleak eginen dira aitorturiko desgaitasunen bat izanda propio eskatzen dituztenentzat, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

7. oinarria. Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Hautaprozesua amaituta, epaimahaiak Parlamentuaren iragarki-oholean eta webgunean argitaratuko du lorturiko puntuazioen hurrenkeran antolaturiko amai-kalifikazioa, lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioak batuz erdietsia.

Azken emaitzan berdinketarik izanez gero, ariketa praktikoan puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde ebatziko da. Eta, berdinketak irauten badu, ariketa teorikoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan. Berdinketak irauten badu, lehiaketaldian puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde ebatziko da. Eta horrela ere berdinketa mantentzen baldin bada, zozketa bidez ebatziko da.

7.2. Epaimahaiak guztizko puntuazio handiena lortu duten bi izangaien aldeko izendatze-proposamena igorriko dio Nafarroako Parlamentuko Mahaiari, oposizio-lehiaketako aktekin eta gainerako dokumentazioarekin batera. Proposamen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7.3. Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposaturiko izangaiek ondoko dokumentuak aurkeztu beharko dizkiote Nafarroako Parlamentuari, guzti-guztiak jatorrizkoan eta fotokopian, konpultsatuak eta bueltatuak izateko:

a) Nortasun agiri nazionala edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide bat.

b) Deialdiaren 2.1.c) oinarrian eskatzen den titulua, edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria.

c) Lehiaketa-fasean alegaturiko merezimenduen jatorrizkoa. Dokumentu horien faltsutasunak, edo aipatu dokumentuak aurretiaz aurkeztuekin bat ez etortzeak, ondorio gisa ekarriko du izendapen-proposamena automatikoki indargabea izatea eta kasuko izangaia deialditik kanporatua izatea.

d) Txostena, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak jaulkitakoa, frogatzen duena interesdunak ez duela eritasun edo akats fisikorik, lanpostuaren berezko eginkizunetan aritzea eragozten dionik. Ofizioz aurkeztua izanen da, horretarako osasun-azterketa egin ondoren.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek halaber aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek jaulkitakoa.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez izateari eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izateari buruzko zinpeko aitorpena.

f) Zin-egite edo hitz-ematea, Nafarroako foru araubidea errespetatzearena, Konstituzioari eta legeei men egitearena eta karguari dagozkion eginkizunak zintzoki betetzearena.

g) Nafarroako administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek, gainera, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, frogatzen duena bai izaera hori bai beraien lehenagoko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren gainerako inguruabar eta aurrekariak, postuan sartzeari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboei eta abarri buruzkoak.

7.4. Behar adina justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatu epearen barrenean arestiko agiriak aurkezten ez dituzten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta haien egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, beren eskabidearen faltsukeria dela eta legokiekeen erantzukizuna ezertan galarazi gabe.

7.5. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak hutsune hori beteko du 7.1 oinarriak aipatzen duen gainditzaile-zerrendan jarraian dagoen izangaiarekin, eta horrekiko prozedura izanen da aurreko apartatuek adierazten dutena.

8. oinarria. Izendapena.

8.1. Deialdi honetako 7.3 oinarrian aipatzen diren dokumentuak aurkeztu ondoren, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak funtzionario izendatuko du proposatutako izangaia. Izendapen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.2. Izendapena jakinarazten denetik hilabeteko epean, izangaiek beren karguen behin betiko jabetza hartu beharko dute, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiaren aurrean.

8.3. Ulertuko da izangai batek, epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, oposizio-lehiaketaren ondoriozko eskubideei uko egiten diela. Kasu horretan, lanpostua deialdiko 7. oinarrian aipatzen den gainditutakoen zerrendan hurrengo dagoen izangaiarekin beteko da.

9. oinarria. Jarduketak argitaratzea.

Ezertan galarazi gabe argitaratze ofiziala Nafarroako Aldizkari Ofizialean izan beharrekoa duten tramiteak, proba-deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak egindako jarduketei buruzko informazioa, bai eta interesdunentzat lagungarria den beste edozein informazio orokor ere, Nafarroako Parlamentuaren www.parlamentodenavarra.es webgunean argitaratuko da.

10. oinarria. Aurkeztutako agiriak.

10.1. Aurkeztutako dokumentazioa berreskuratzea zilegi izanen dute izangaiek, berariaz eskatuz gero eta erreklamazio edo errekurtsorik jarri ez bada. Berreskuratze-eskaera hiru hilabeteko epean aurkeztu ahalko da, aurretik beste hiru hilabete igaroak direnean izendapen-erabakia Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik.

10.2. Aurreko apartatuan ezarritako epea bukatzen bada dokumentazioa berreskuratzeko eskaerarik egin gabe, izangaiak dokumentazio-berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da. Ondorioz, horretarako eskubidea galduko du, eta dokumentazioa suntsitu eginen da.

10.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkezten baldin bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Halakoetan, agiriak berreskuratzen ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

11. oinarria. Errekurtsoak.

11.1. Deialdi honen, bere oinarrien eta Nafarroako Parlamentuko Mahaiak deialdi hau dela-eta hartzen dituen gainerako erabakien aurka ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa, Legebiltzarreko Mahaiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasita.

11.2. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak edo kalifikazio-epaimahaiak deialdi hau aplikatzeko erabakitzen dituzten gainerako egintzen aurka, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Parlamentuko Mahaiari, hilabeteko epean, egintza edo erabakia argitara eman edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

I. Eranskina.–Eskabide-eredua.

II. Eranskina.–Alegatutako merezimenduen zerrendatze-eredua.

Deskargatu I. eranskinetik II.era bitarteko eranskinak (DOC).

III. eranskina

Gai-zerrenda

1.–Multzoa Zuzenbide konstituzionala, Europar Batasuneko zuzenbidea eta hauteskunde-zuzenbidea.

1. gaia.–1978ko Espainiako Konstituzioa. Egitura eta ezaugarriak. Konstituzioaren balio gorenak eta printzipioak. Konstituzioaren erreforma.

2. gaia.–Konstituzioa eta iturrien sistema. Jurisprudentzia. Ohitura. Nazioarteko itunak eta iturrien sisteman betetzen duten tokia.

3. gaia.–Legea. Kontzeptua eta motak. Lege-erreserbaren printzipioa. Lege organikoak eta lege arruntak; lege-dekretuak eta legegintzako dekretuak. Autonomia-erkidegoen legeak.

4. gaia.–Lege-lerruneko iturriak I. Lege-dekretuak: izaera juridikoa eta mugak. Lege dekretuen kontrola.

5. gaia.–Lege-lerruneko iturriak II. Legegintzako dekretuak: izaera juridikoa eta motak. Legegintza eskuordetuaren mugak. Legegintzako dekretuen kontrol jurisdikzional eta parlamentarioa.

6. gaia.–Autonomia-estatutuak. Autonomia-erkidegoetako ordenamendu juridikoak. Epaileek autonomia-erkidegoetako ordenamendua aplikatzea. Estatuko ordenamenduaren autonomia-erkidegoetako ordenamenduen arteko harremanak.

7. gaia.–Espainiako Konstituzioko I. titulua. Gizabanakoaren duintasuna. Gizabanakoari loturiko eskubideak eta oinarrizko eskubideak. Konstituzioaren 10.2 artikuluaren interpretazio-irizpide berezia, oinarrizko eskubideak direla-eta. Oinarrizko eskubideen eraginkortasuna, bereziki, partikularren arteko harremanetan. Oinarrizko eskubideen mugak.

8. gaia.–Berdintasun printzipioa eta berdintasunerako eskubidea eta diskriminazioaren debekua. Bizitzeko eskubidea eta osotasun fisiko eta moralerako eskubidea. Ideologia-, erlijio- eta kultu-askatasunerako eskubidea. Espainian dauden atzerritarren eskubideak eta askatasunak.

9. gaia.–Genero-diskriminazioaren debekuaren konstituzio-oinarriak. Nazio Batuen Erakundeak genero-diskriminazioaren aurka babesturiko testu eta tresnak, bereziki Emakumearen aurkako Bereizkeria mota guztiak ezabatzeko Konbentzioa eta Emakumearen kontrako diskriminazioa desagerrarazteko Batzordea (CEDAW). Genero-diskriminazioaren debekua EBn. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorrari buruzko Espainiako legeria. Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legeari buruzko aipamen laburra.

10. gaia.–Askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea. Pribatutasunerako eskubideak: ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako, eta bakoitzaren irudirako eskubidea, bizilekuaren bortxaezintasuna, komunikazioen sekretua eta datuen babesa. Zirkulatzeko eta bizilekua hartzeko askatasuna.

11. gaia.–Adierazpen- eta informazio-askatasuna. Biltzeko eskubidea. Elkartzeko eskubidea. Sindikatzeko eskubidea eta askatasun sindikala. Greba egiteko eskubidea. Arazo publikoetan parte hartzeko eskubidea eta eskaera-eskubidea. Hezkuntzarako eta irakaskuntza-askatasunerako eskubidea.

12. gaia.–Parte-hartze politikorako oinarrizko eskubidea.

13. gaia.–Espainiako Konstituzioko 24. eta 25. artikuluetan aitortutako eskubideak. Benetako babes judizialerako eskubidearen aipamen berezia. Zigorren legezkotasunaren printzipioa eta Administrazio Publikoaren zehapen-ahalmena Konstituzioan.

14. gaia.–Herritarren eskubide eta betebeharrak: edukiaren azalpen laburra. Gizarte eta ekonomia arloko politikaren printzipio gidariak: edukiaren azalpen laburra.

15. gaia.–Oinarrizko eskubide eta askatasunen babesa eta bermea. Araugintzako bermeak. Erakunde-bermeak. Jurisdikzio-bermeak. Eskubide eta askatasunak etetea.

16. gaia.–Jurisdikzio konstituzionala Espainian. Konstituzio Auzitegia: osaera eta kideen estatutua. Antolaketa eta eginkizunak. Konstituzio Auzitegiaren epaiak eta boto partikularrak.

17. gaia.–Legeen konstituzionaltasun-kontrola: konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa eta konstituzio-kontrakotasuneko arazoa. Nazioarteko itunen konstituzionaltasunaren gaineko aurretiazko kontrola. Konstituzio-kontrakotasuneko aurretiazko errekurtsoa autonomia-estatutuen edo haien aldaketen proiektuetan.

18. gaia.–Eskubideen babes judiziala Konstituzioan. Prozedura sumarioa eta lehentasunezkoa. Babes-errekurtsoa. Loturiko egintzak. Legitimazioa. Babes-errekurtsoaren epaia.

19. gaia.–Eskumen-gatazkak eta autonomia-erkidegoetako xedapen eta ebazpenak aurkaratzea. Organo konstituzionalen arteko eskumenen gaineko gatazkak. Tokiko autonomia aldezteko gatazkak.

20. gaia.–Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala. Nazio Batuen Erakundearen oinarrizko eskubideen arloko beste itun batzuk. Eskubideak bermatzeko mekanismoak Nazio Batuen Erakundean: bereziki, Giza Eskubideen Batzordea. Giza Eskubideen Europako Hitzarmena. Giza Eskubideen Europako Auzitegia: eraketa, eskumenak eta prozedura. Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaien eraginkortasuna: bereziki, Botere Judizialaren Lege Organikoko 5.bis artikulua. Giza eskubideak bermatzeko bestelako itun eta mekanismoak Europako Kontseiluaren eremuan.

21. gaia.–Zuzenbide-estatu sozial eta demokratikoa. Parlamentuzko monarkia, Estatuaren forma politikoa. Koroaren erakundea. Erregearen eginkizunak. Erregearen egintzak berrestea.

22. gaia.–Parlamentua: ganbera bakarreko eta bi ganberako sistemak. Gorte Nagusiak: osaera, egitura eta eginkizunak.

23. gaia.–Gobernua. Osaera, eginkizunak eta kideen estatutua. Zuzendaritza politikoaren eginkizuna. Gobernuaren kontrol politikoa. Gobernua eta Administrazioa.

24. gaia.–Konstituzio ekonomikoa. Ahalmen finantzarioa. Estatuko aurrekontu orokorrak. Zerga-zuzenbidearen printzipio konstituzionalak.

25. gaia.–Autonomia-erkidegoz osatutako estatua. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean eskumenak banatzeko irizpide orokorrak. Estatuak autonomia-erkidegoen gainean egiten duen kontrola. Autonomia-erkidegoen erakundeen antolaketa. Tokiko autonomia.

26. gaia.–Alderdi politikoak. Alderdi politikoaren kontzeptua. Eratzea. Estatutuak. Antolaketa eta funtzionamendua. Finantzaketa. Alderdi politikoen gaineko kontrola. Desegitea.

27. gaia.–Aniztasun sindikala. Sindikatuak. Aniztasun sozial eta ekonomikoaren beste aitorpen modu batzuk Espainiako Konstituzioan.

28. gaia.–Botere judiziala. Epailea legearen mende egotea eta independentzia judiziala; mugiezintasuna. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia: egitura eta funtzioak. Epaile eta magistratuen estatutua.

29. gaia.–Fiskaltza. Arartekoa. Kontuen Auzitegia.

30. gaia.–Europar Batasuneko Zuzenbidea: printzipio gidariak. Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutuna: edukia, aplikazio esparrua eta eraginkortasuna. Europar Batasuneko Zuzenbidearen iturriak. Europar Batasuneko Zuzenbidearen eta barne-zuzenbideen arteko harremanak: zuzeneko eraginaren printzipioa, lehentasunarena, ardura printzipioa, subsidiariotasunarena, baliokidetasunarena eta eraginkortasun printzipioa. Europar Batasunaren erakunde-antolamendua.

31. gaia.–Europar Batasuneko Justizia Auzitegia: osaera eta eskumena. Epaile espainiarra eta Europar Batasuneko Zuzenbidea: Botere Judizialaren Lege Organikoko 4.bis artikulua. Arazo prejudiziala. Justizia Auzitegiaren aurreko bestelako prozedurak.

32. gaia.–Parte-hartze politikoa: demokrazia ordezkatzailea eta zuzeneko demokrazia.

33. gaia.–Erreferenduma eta legegintzako herri-ekimena.

34. gaia.–Sufragio aktiboko eskubidea. Hautesle-errolda.

35. gaia.–Sufragio pasiboko eskubidea. Hautaezintasunak. Hauteskunde-zerrendak. Alderdi politikoen araubide juridikoa.

36. gaia.–Hauteskunde-sistemen osagaiak.

37. gaia.–Espainiako hauteskunde-sistemak.

38. gaia.–Hauteskundeetarako antolaketa. Hauteskunde administrazioa. Hauteskunde-prozesuaren antolaketan eta gauzatzean parte hartzen duten subjektuak.

39. gaia.–Hauteskunde-prozedura I. Deialdia. Hautagaitzen antolaketa. Hauteskunde kanpaina.

40. gaia.–Hauteskunde-prozedura II. Bozketaren nondik norakoa. Boto-kontaketa. Hautetsiak aldarrikatzea.

41. gaia.–Hauteskundeen finantzaketa. Alderdien finantzaketa. Finantzaketaren kontrola.

42. gaia.–Hauteskunde prozeduraren amaiera. Hauteskunde-errekurtsoak. Hauteskundeen alorreko delitu eta arau-hausteak.

43. gaia.–Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak. Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak arautzen dituen 16/1986 Foru Legearen aipamena.

2.–Multzoa Zuzenbide parlamentarioa.

1. gaia.–Zuzenbide parlamentarioaren kontzeptua eta iturriak. Parlamentuetako erregelamenduak. Izaera juridikoa. Parlamentuetako erregelamenduen konstituzionaltasuna eta konstituzionaltasun-blokean txertatzea.

2. gaia.–Legebiltzarren prerrogatibak eta egintza parlamentarioen gaineko kontrola. Autonomia parlamentarioa Nafarroako Parlamentuan.

3. gaia.–Nafarroako Parlamentuaren erregelamendua. Prestaketa eta erreforma. Nafarroako Parlamentuaren erregelamenduak. Nafarroako Parlamentuaren beste arau batzuk.

4. gaia.–Legegintzaldia Espainiako zuzenbidean. Ganberak eratzea. Zin egitea edo agintzea. Bilkuraldiak. Bilkura bereziak. Agindu parlamentarioa. Agindu parlamentarioaren iraungitzea. Ganberak desegitea. Gai horien nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

5. gaia.–Pribilegio parlamentarioak. Parlamentarien bortxaezintasuna, immunitatea eta forua. Gai horien nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

6. gaia.–Parlamentari izaera eskuratu, eten eta galtzea Espainiako zuzenbide parlamentarioan. Gai horien nondik norakoak Nafarroako Parlamentuan.

7. gaia.–Diputatuen eskubideak eta betebeharrak. Gai horren nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

8. gaia.–Atxiki gabeko diputatua. Gai horren nondik norakoak zuzenbide espainiarrean eta Nafarroako Parlamentuan.

9. gaia.–Talde parlamentarioen izaera juridikoa.

10. gaia.–Talde parlamentarioa, eskubide eta betebeharren titularra.

11. gaia.–Talde parlamentario mistoa. Foru parlamentarien elkarteak Nafarroako Parlamentuan.

12. gaia.–Talde parlamentarioen finantzaketaren araubide juridikoa. Dirulaguntzak eta lokalak eta baliabide materialak uztea.

13. gaia.–Talde parlamentarioak Parlamentuaren antolamenduan eta funtzionamenduan. Gai horren nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

14. gaia.–Talde parlamentarioen eraketa eta desegitea. Gai horren nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

15. gaia.–Diputatuen Kongresuko eta Senatuko gobernu organoak: Lehendakaritza, Mahaia, Eledunen Batzarra eta Diputazio Iraunkorra. Idazkaritza Nagusia.

16. gaia.–Diputatuen Kongresuko eta Senatuko organo funtzionalak: Osoko Bilkura, batzordeak eta ponentziak. Baterako bilkurak eta batzorde mistoak.

17. gaia.–Nafarroako Parlamentuko gobernu organoak: Lehendakaritza, Mahaia, Eledunen Batzarra eta Batzorde Iraunkorra. Idazkaritza Nagusia.

18. gaia.–Nafarroako Parlamentuko organo funtzionalak: Osoko Bilkura, batzordeak eta ponentziak.

19. gaia.–Ganberen funtzionamendu orokorra I: deialdia eta aztergaiak. Bilkuren jendaurrekotasuna. Eztabaida Hitza izatea. Gai horien nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan. Hizkuntza ofizialak Nafarroako Parlamentuan.

20. gaia.–Ganberen funtzionamendu orokorra II: quoruma. Bozketak. Gai horien nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

21. gaia.–Diziplina parlamentarioa.

22. gaia.–Eginkizun parlamentarioak.

23. gaia.–Legegintzako eginkizuna Gorte Nagusietan I: legegintza-ekimena. Legegintza-prozedura arrunta izapidetzea Diputatuen Kongresuan. Prozedura legegintza-eskumen osoa duten batzordeetan.

24. gaia.–Legegintzako eginkizuna Gorte Nagusietan II: izapidetzea Senatuan. Legeak berrestea eta aldarrikatzea.

25. gaia.–Legegintzako eginkizuna Nafarroako Parlamentuan: Foru lege motak. Foru lege-dekretuak, legegintzako foru dekretuak eta tributu-harmonizaziorako legegintzako foru dekretuak. Nafarroako Parlamentuaren legegintza-ekimena.

26. gaia.–Nafarroako Parlamentuaren legegintzazko prozedura arrunta. Lege proiektu eta proposamenak erretiratzea.

27. gaia.–Nafarroako Parlamentuaren legegintzazko prozedura bereziak.

28. gaia.–Legegintza eskuordetua eta haren gaineko kontrola Nafarroako Parlamentuan. Gorte Nagusietan aurkezteko lege proposamenak. Foruaren Hobekuntzaren eta Hitzarmen Ekonomikoaren erreforma. Estatuaren eskumenak eskualdatzea edo eskuordetzan ematea.

29. gaia.–Zuzendaritza politikoaren eginkizuna. Gobernuko lehendakariaren inbestidura. Mozioak. Kargudunen hautaketaren aipamen laburra. Gai horien nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

30. gaia.–Kontrol eginkizuna. Konfiantza-arazoa eta zentsura-mozioa. Gai horien nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

31. gaia.–Kontrolerako berariazko tresnak. Galdera parlamentarioak. Interpelazioak. Gai horien nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

32. gaia.–Ikerketa-batzordeak. Agerraldi informatiboak. Gai horien nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

33. gaia.–Informazio-tresnak. Izaera juridikoa. Informazio eskarien azterketa eta araubidea Nafarroako Parlamentuan.

34. gaia.–Gobernuaren komunikazioak. Programen eta planen azterketa. Gobernuak igorritako informazioak. Lankidetza-hitzarmenak eta kontrol finantzarioa Nafarroako Parlamentuan. Nazioaren egoerari buruzko eztabaida, autonomia-erkidegoen egoerari buruzkoa eta Foru Komunitatearen egoerari buruzkoa.

35. gaia.–Nafarroako Parlamentuaren beste eginkizun batzuk: Konstituzio Auzitegiaren aurreko prozedurak. Nafarroako Parlamentua eta Europar Batasuna. Foru Eraentza aldeztea. Harremanak Nafarroako Kontseiluarekin, Arartekoarekin eta Kontuen Ganberarekin.

36. gaia.–Transfugismoa: gai horien nondik norakoak Estatuan eta Nafarroako Parlamentuko araudia.

37. gaia.–Gardentasuna eta parte-hartzea: Nafarroako Parlamentuko araudia.

38. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua. Nafarroako Parlamentuko zerbitzuak.

39. gaia.–Nafarroako Parlamentuko ondare-kudeaketa eta kudeaketa ekonomikoa. Parlamentua eta teknologia berriak.

3.–Multzoa Zuzenbide administratibo eta prozesala.

–Zuzenbide Administratiboa:

1. gaia.–Administrazio Publikoa Espainiako 1978ko Konstituzioan. Botere Exekutiboan betetzen duen tokia. Antolamenduko eta funtzionamenduko printzipio konstituzionalak. Administrazio Publikoa eta zuzenbidea. Legezkotasun printzipioa. Araututako ahalmenak eta eskumeneko ahalmenak. Administrazio Publikoa eta jurisdikzioa: autotutoretzaren printzipioa.

2. gaia.–Administrazio Publikoaren erregelamendu-ahalmena. Erregelamendua. Kontzeptua eta motak. Legearen eta erregelamenduaren arteko loturak. Erregelamendu-ahalmenaren mugak. Legez kanpoko erregelamenduen aurkako defentsa juridikoa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko11/2019 Foru Legearen aipamena.

3. gaia.–Pertsona juridiko publikoak. Espainiako antolamendu juridikoko ente publikoen tipologia. Ente publikoen gaitasuna. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: esparru objektiboa, subjektiboa eta jarduteko printzipio orokorrak.

4. gaia.–Administrazio-organoak. Kontzeptua, osagaiak eta motak. Antolamendua. Antolamendu-ahalmena. Eskumena. Administrazio publiko desberdinetako kide anitzeko organoak: funtzionamendua.

5. gaia.–Administrazioen arteko harremanen printzipio orokorrak. Lankidetzan aritzeko betebeharra eta horretarako teknikak. Lankidetzako harremanak. Administrazio publikoen arteko harreman elektronikoak.

6. gaia.–Erlazio juridiko-administratiboa: kontzeptua, ezaugarriak eta osagaiak. Erlazio juridiko-administratiboak sortzea, aldatzea eta azkentzea. Egoera juridiko subjektiboak Zuzenbide Administratiboan. Administrazio-jarduera diskrezionala eta haren mugak. Diskrezionalitatea kontrolatzeko bideak. Kontzeptu juridiko zehaztugabeak.

7. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Esparru objektiboa eta subjektiboa. Herritarra administratu gisa. Administrazio prozedurako interesdunak. Jarduteko gaitasuna. Ordezkaritza. Interesdunen identifikazioa eta sinadura.

8. gaia.–Herritarrek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Administrazio publikoekin harreman elektronikoak izateko eskubidea eta betebeharra. Prozeduretako hizkuntza. Pertsonen lankidetza eta agertzea. Interesatuek prozeduran aurkeztutako dokumentuak.

9. gaia.–Administrazio Publikoaren erregistroak eta dokumentuen artxiboa. Izapideen erantzukizuna. Administrazio publikoek dokumentuak jaulkitzea. Administrazio publikoek eginiko kopien baliozkotasuna eta eraginkortasuna.

10. gaia.–Denboraren zenbaketa. Baldintzak eta epeak. Preskripzioa eta iraungitzea.

11. gaia.–Ebatzi beharra. Ebazteko gehieneko epea etetea. Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea luzatzea. Administrazio-isiltasuna, interesdunak eskaturik hasitako prozeduretan. Ebazpen adierazirik eza, administrazioaren kabuz hasitako prozeduretan.

12. gaia.–Administrazio-egintzak. Kontzeptua eta motak. Administrazio egintzen osagaiak eta betebeharrak.

13. gaia.–Administrazio egintzen eraginkortasuna. Efektuak. Jakinarazpena. Argitalpena.

14. gaia.–Administrazio prozedura erkidea: kontzeptua eta izaera. Prozeduraren bermeak. Abstentzioa eta errekusazioa.

15. gaia.–Administrazio prozedura erkideari hasiera ematea: Xedapen orokorrak. Motak.

16. gaia.–Administrazio prozedura erkidearen antolamendu eta instrukzioa.

17. gaia.–Prozedurari amaiera ematea. Itundutako amaiera. Ebazpena. Interesdunek atzera egitea eta uko egitea. Iraungitzea.

18. gaia.–Administrazio egintzen exekuzioa.

19. gaia.–Egintza administratiboaren baliogabetasunaren teoria: deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Administrazioak bere kabuz berrikustea. Kaltegarritzat jotzea. Egintzak errebokatzea eta hutsen zuzenketa.

20. gaia.–Administrazio-errekurtsoak. Printzipio orokorrak. Gora jotzeko errekurtsoa. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea. Berrikuspeneko errekurtso berezia.

21. gaia.–Administrazio Publikoaren zehapen-ahalmena. Printzipio orokorrak. Zehapen-prozedura.

22. gaia.–Administrazio Publikoaren ondare-erantzukizuna: ezaugarriak eta prozedura. Herri-administrazioetako agintari eta langileen erantzukizuna. Estatu legegilearen erantzukizuna. Justizia Administrazioaren egintzengatiko erantzukizuna. Kontratu publikoen exekuzioagatiko kalteetatik eratorritako erantzukizuna.

23. gaia.–Espainiarren eskubideen gaineko administrazio-baldintzak. Herritarren Segurtasunari buruzko Lege Organikoa: xedapen orokorrak. Dokumentazio eta identifikazio pertsonala. Eskubideen etendura eta salbuespen egoerak.

24. gaia.–Nahitaezko desjabetzea. Kontzeptua. Elementuak. Desjabetzeko prozedura. Partikularren bermeak.

25. gaia.–Datu pertsonalen babesa Europan eta Espainian. 3/2018 Lege Organikoa, Datu pertsonalak babestu eta eskubide digitalak bermatzekoa.

–Zuzenbide prozesala:

26. gaia.–Prozesua: kontzeptua, izaera, oinarria eta motak. Konstituzioak jasotzen dituen printzipio prozesalak. Doakotasunaren, publizitatearen eta ahozkotasunaren printzipioen aipamen berezia.

27. gaia.–Babes judizial efektiboaren eskubidea. Epaile eta magistratuen abstentzioa eta errekusazioa.

28. gaia.–Jarduketa judizialen baldintza orokorrak. Egintza judizialen deuseztasuna. Ebazpen judizialak. Alderdientzako komunikazio-egintzak.

29. gaia.–Administrazioarekiko auzien prozesua: bilakaera historikoa Espainian. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren izaera. Esparru objektiboa eta subjektiboa. Arazo prejudizialak. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organoak: administrazioarekiko auzien epaitegien, justizia auzitegi nagusien salen eta Auzitegi Gorenaren eskumena.

30. gaia.–Alderdiak: alderdien ahalmena, legitimazioa, ordezkaritza eta defentsa. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea; aurkaratzeko moduko jarduera administratiboa. Alderdien uziak. Metatzea. Errekurtsoaren zenbatekoa.

31. gaia.–Administrazioarekiko auzien prozedura: epeei buruzko xedapen orokorrak: Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 128. artikulua. Kautelazko neurriak. Lehen auzialdiko edo auzialdi bakarreko atariko eginbideak: kaltegarritasun aitorpena eta aurretiazko errekerimendua administrazio publikoen arteko auzietan. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea. Errekurtsoa iragartzea eta espedientea erreklamatzea.

32. gaia.–Administrazioarekiko auzien prozedura: Interesdunen epatzea eta pertsonatzea. Demanda eta erantzuna: betekizunak, edukia eta eraginak. Agiriak aurkeztea. Administrazio espedientea osatzeko aurrekarien erreklamazioa. Ez onartzeko izapideak eta aldez aurreko alegazioak.

33. gaia.–Frogaldiari buruzko xedapen orokorrak: frogaren xedea, froga proposatzea, onartzea, gauzatzea, aurreratzea eta ziurtatzea. Frogabideen tipologia. Alderdien eta lekukoen galdeketa. Administrazio publikoei aplikatzekoak zaizkien berezitasunak.

34. gaia.–Agiri bidezko froga: agiri publikoak, agiri pribatuak eta bientzako xedapenak. Peritu-txostena, azterketa judiziala eta beste frogabide batzuk. Presuntzioak.

35. gaia.–Administrazioarekiko auzien prozedura: ikustaldia eta ondorioak; gai berrien planteamendua. Epaia: edukia. Prozedura amaitzeko beste modu batzuk. Legezkontrakotasun-arazoa. Kostuak.

36. gaia.–Prozedura laburtua: Administrazioak berak erabakiak aldez aurretik etenda uzten ditueneko prozedura. Hauteskundeei buruzko auzia. Pertsonaren funtsezko eskubideak babesteko auzia. Alderdi politikoen azkentzeari buruzko adierazpen judiziala.

37. gaia.–Administrazioarekiko auzien prozesuko errekurtsoak. Probidentzien eta autoen aurkako errekurtsoak. Apelazioko errekurtsoa. Zein erabakiren aurka den bidezkoa. Prozedura. Edukia eta epaiaren efektuak. Justizia-administrazioko legelarien ebazpenen aurkako errekurtsoak. Berrikusteko errekurtsoa.

38. gaia.–Administrazioarekiko auzien prozesuko errekurtsoak: kasazioko errekurtsoa. Zein erabakiren aurka den bidezkoa eta errekurtsoaren zioak. Prozedura. Edukia eta epaiaren efektuak.

39. gaia.–Epaiak betearaztea administrazioarekiko auzien prozesuan: xedapen orokorrak. Betearazteko ezintasuna eta epai irmoek administrazioaren aurrean aitortutako eskubideak desjabetzea. Betearazteko modalitate berariazkoak. Epaien efektuen hedapena. Intzidenteak eta egintza prozesalaren baliogabetasuna administrazio-prozesuan.

4.–multzoa Nafarroako zuzenbide publikoa, zuzenbide finantzario eta tributarioa, lanaren eta Gizarte Segurantzaren zuzenbidea eta lan arloko zuzenbide prozesala.

–Nafarroako Zuzenbide Publikoa:

1. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza. Bilakaera (1512-1982). Nafarroa, erresuma izatetik foru komunitatea izatera. Foruen legeak, bereziki 1841eko Lege Itundua.

2. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa. Legea egiteko prozesua. Izaera eta esanahia. Atariko titulua. Erreforma.

3. gaia.–Nafarroako Justizia Administrazioa. Antolamendua. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia. Nafarroako Foru Komunitateak Estatuarekin eta autonomia erkidegoekin dituen harremanak.

4. gaia.–Nafarroako Kontuen Ganbera. Antolaketa eta eskumenak. Erresumako Kontuen Auzitegiarekin dituen harremanak.

5. gaia.–Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioa edo Nafarroako Foru Berria. Elaborazioa eta erreformatzeko prozedura. Nafarroako Zuzenbide Zibilaren iturriak. Foru izaera zibila.

6. gaia.–Euskara Nafarroako Foru Komunitatean. Euskararen Foru Legea eta haren erregelamenduzko garapena.

7. gaia.–Nafarroako Gobernua. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Laguntza-organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Nafarroako Parlamentua desegitea.

8. gaia.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Hautapena, izendapena, ordezkapena, kargu-uztea eta aldaketa. Eskudantziak. Lehendakariordeak eta kontseilariak.

9. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa I: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Foru Administrazio Publikoaren araubide orokorra.

10. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa II: III. titulua. Foru Administrazio Publikoaren eta Foru-sektore publiko instituzionalaren antolaketa.

11. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa III: V. titulua. Administrazioen arteko harremanak. VI. titulua. Administrazio jarduketaren arau orokorrak herritarrekiko harremanetan: pertsonen eskubideak eta Administrazioaren betebeharrak.

12. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko organo aholku-emaileak: izaera, motak, ezaugarriak eta eginkizunak. Nafarroako Kontseilua: osaera, antolaketa, eskumenak eta funtzionamendua.

13. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa. Sorrera eta justifikazioa. Erakundearen izaera. Hautatzea, kargu-uztea eta ordezkatzea. Prerrogatibak eta bateraezintasunak. Eskumenak. Erakundearen funtzionamendua. Parlamentuarekin eta Gorte Nagusiek izendatutako arartekoarekin dituen harremanak.

14. gaia.–Nafarroaren eskumenak. Haien ordenamendua Foruaren Hobekuntzan: sailkapena eta printzipioak. Estatuko Administrazioarekiko harremanak. Hitzarmen eta lankidetza akordioak autonomia-erkidegoekin. Transferentzien Batzarra.

15. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen dirulaguntzei buruzko araubide orokorra.

16. gaia.–Funtzio publikoa. Printzipio konstituzionalak. Nafarroako Foru Komunitateak arlo horretan duen eskumen historikoa. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileriaren Estatutua.

17. gaia.–Nafarroako toki entitateak. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak toki administrazioari dagokionez. Toki entitateen antolaketa eta administrazioa. Ondasunak. Udal-zergak. Toki entitateen parte-hartzea Nafarroako zergetan.

18. gaia.–Nafarroako Toki Entitateen funtzionamendu araubidea. Herritarren informazioa eta parte-hartzea. Nafarroako toki entitateen jarduketen prozedura eta araubide juridikoa. Toki entitateen jarduketen inpugnazioa eta kontrola. Nafarroako Administrazio Auzitegia.

19. gaia.–Kontratu publikoei buruzko Foru Legea I: aplikazio eremua eta arau orokorrak. Botere adjudikaziodunak. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa.

20. gaia.–Kontratu publikoei buruzko Foru Legea II: kontratu kudeaketarako printzipioak eta arauak. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.

21. gaia.–Kontratu publikoei buruzko Foru Legea III: kontratuen exekuzioa. Erreklamazioak eta lizitazioen kontrolerako beste neurri batzuk.

22. gaia.–Kontratu publikoei buruzko Foru Legea IV: Administrazio Publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak.

23. gaia.–Nafarroako ondarea. Kontzeptua eta sailkapena. Ondarea kudeatzeko printzipioak. Eskuratzea, besterentzea eta lagatzea. Ondarea babestu eta defendatzea. Afektazioa, aldaketa demaniala eta atxikipena. Jabari publikoa. Jabari pribatua. Enpresen ondare publikoa.

–Lan Zuzenbidea, Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea eta Lan arloko Zuzenbide Prozesala:

24. gaia.–Lan arloko Zuzenbidea. Izaera eta ezaugarriak. Lan harremana arautzen duten oinarrizko printzipioak.

25. gaia.–Lan Zuzenbidearen iturriak. Langileen Estatutua. Lan hitzarmen kolektiboak.

26. gaia.–Lan kontratua: kontzeptua, izaera eta motak. Lan kontratazioa administrazio publikoetan.

27. gaia.–Lan kontratua etetea eta amaitzea: arrazoiak. Kaleratzea.

28. gaia.–Gizarte Segurantza: arau orokorrak eta aplikazio esparrua. Entitate kudeatzaileak, zerbitzu komunak eta entitate laguntzaileak.

29. gaia.–Gizarte Segurantzaren araubide orokorra. aplikazio eremua. Afiliazioa eta kotizazioa. Ekintza babeslearen alderdi komunak. Prestazioen araubide orokorra.

30. gaia.–Lan arloko prozesua. Lan arloko prozesuaren printzipio informatzaileak. Arlo sozialeko jurisdikzioa. Lurralde-eskumenari, eskumen funtzionalari eta hierarkikoari buruzko arauak; eskumen-arazoak. Jurisdikzio- eta eskumen-gatazkak.

31. gaia.–Prozesuko alderdiak: gaitasuna, legitimazioa, ordezkaritza eta postulatua. Errefusatzeak eta abstentzioak. Egintza prozesalak. Epaiketa aurretik konpontzeko ahaleginak: prozesuz kanpoko adiskidetze-ahalegina eta aurretiazko bide administratiboa. Prestaketa-egintzak, froga aurreratzea eta kautelazko neurriak. Babes judizialerako eta akziorako eskubidea: akzioen preskripzioa.

32. gaia.–Lan arloko prozesu arrunta. Demanda. Akzio-metaketa. Alderdien zitazioa. Justizia Administrazioko legelariaren aurreko kontziliazioa. Epaiketa. Azken eginbideak. Epaia eta haren behin-behineko exekuzioa.

33. gaia.–Administrazio-errekurtsoak. Kasazioko errekurtsoa. Doktrina bateratzeko kasazio-errekurtsoa. Erregutze-errekurtsoa. Probidentzia, auto, eginbide eta dekretuen aurkako errekurtsoak. Epaiak berrikustea eta akats judiziala. Jarduerak deuseztzat jotzea.

–Finantza eta Tributu Zuzenbidea:

34. gaia.–Hitzarmen ekonomikoaren araubidea. Hitzarmen Ekonomikoak: Historia eta izaera juridikoa. Nafarroako zerga autonomiaren printzipioak. Egun Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean dagoen hitzarmen ekonomikoa.

35. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoa. Araubide juridikoa. Eskubideak eta betebeharrak. Kontrola: kontu-hartzailetza eta kontrol finantzarioa. Erantzukizunen araubidea.

36. gaia.–Nafarroako aurrekontu orokorrak. Printzipio orokorrak. Edukia, prestatzea eta onespena. Kredituak eta haien aldaketak. Aurrekontuen exekuzioa eta likidazioa. Nafarroako Parlamentuaren aurrekontu-kontrola eta kontrol finantzarioa.

37. gaia.–Gastu publikoa: gaiari buruzko printzipio konstituzionalak. Diru-sarrera publikoak: sailkapena. Zor publikoa: kontzeptua, motak eta araubide juridikoa.

38. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko tributuen arloko ordenamendua. Printzipio orokorrak. Tributu arauak: printzipio orokorrak eta aplikazioa. Tributuak: motak eta osagaiak (zergapeko egitatea, tributudunak, zerga-oinarria eta tributu-zorra).

Iragarkiaren kodea: F2217088