258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04312 NL/oc espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: María Isabel Arrayago Labayen.

Helbidea: Elgoien kalea 16-4. eskuin, 31880 Leitza (Nafarroa).

Ibaiaren edo errekaren izena: Antzolaga iturburua.

Eskatutako emaria: 0,005 l/s.

Udal-mugartea eta probintzia: Areso (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak, pertsonen kontsumorik gabe.

Obren azalpen laburra eta helburua:

ura zuzenean hartuko da iturburutik hodi batekin; hodi hori bera 700 metrora dagoen etxebizitza bateraino doa, eta bertan noizean behin erabiltzen da etxeko lanetarako, ez edateko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Aresoko udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko abenduaren 15ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2217147