258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04326 NL/oc espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Julian Urreaga Elordi.

Helbidea: Urreaga etxea - Atallu-31891-Araitz (Nafarroa).

Ibaiaren edo errekaren izena: Alturagibel eta Iturtxulo iturburuak.

Eskatutako emaria: 0,3 l/s.

Udal-mugartea eta probintzia: Araitz (Nafarroa).

Erabilera: abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Alturagibel iturburutik ura hartzeko, hodi bat eramanen da Iturtxulo alderaino, 870 metrora, eta han beste iturburu baten hodi bidezko hargunearekin lotuko da. Lotura horretatik 706 metroko hodi bat abiatuko da 3.000 litroko erregulazio biltegiraino, eta hortik hodia askaraino joanen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Araizko udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko abenduaren 15ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2217141