258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04430 NL/-- espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: María Victoria Ibarra Irureta.

Helbidea: San Pedro kalea 53, 31744 Elgorriaga (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Ezkurra - 1/0100/170.

Eskatutako emaria: 0,0500 l/s-koa.

Tokia: 1. poligonoko 386. lurzatia.

Udal-mugartea eta probintzia: Elgorriaga (Nafarroa).

Xedea: ureztapena.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ezkurra ibaitik ura hartuko da motoponpa baten bidez, ura 1.000 bana litroko bi bidoitara jasotzeko; hortik hodi bat aterako da, baratza ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Elgorriagako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko abenduaren 13an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2216966