258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04459 JV/da espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Lesakako Udala.

Ibaiaren edo errekaren izena: Onin.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: ONDALAZKO erreka-1/0100/110.

Udal-mugartea eta probintzia: Lesaka (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

NA-4000 errepidea gurutzatzeko obretan, 2 x 2 metroko sekzio erabilgarriko marko bat eginen da hormigoi prefabrikatuz, 25 metro inguruko luzerakoa, 0,15 m-ko lodierako garbitasuneko hormigoizko geruza baten gainean jarrita. Barneko nahiz kanpoko junturak zigilatuko dira, eta estradosa beteko da balastozko geruza batekin, dagokion drainadura duela. Ukitutako hormigoizko eta aglomeratuzko zoladurak birjarriko dira. Errepideko plataformatik atera ondoren, aire zabaleko kondukzio baterako trantsizioa eginen da, hormigoizko hegalen bidez. Aire zabaleko kondukzioak %1,5eko luzetarako malda konstantea izanen du, Urraba errekara isuri arte, zubitik ibaian gora. Ubideratzearen oinarria oraingo lurrak osatuko du, eta ertzetan harri-lubeta bat paratuko da, 0,5 m-ko lodierakoa eta 2H:1V-ko ezponda izanen duena. Paramentuak landareztatuko dira eta sahats-adarren aldaxkak landatuko dira. Uhin biko babes-hesi bat jarriko da, istripurik izanez gero edo ibilgailuak galtzadatik ateraz gero ubidean eror ez daitezen.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lesakako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko azaroaren 24an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2215885