258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04439 JV/da espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU.

Ibaiaren edo errekaren izena: Iturriozko erreka, izenik gabeko erreka.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Leurtza -1/0100/170/020/060.

Udal-mugartea eta probintzia: Urroz (Nafarroa), Beintza-Labaien (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Proiektu honen xedea da "4612 L02 Saldias - Saldias hirigunea" izeneko erdi tentsioko 13,2 kV-eko lurpeko linean bi tarte berri paratzea, 73. eta 89. euskarrien arteko lotura egiteko. Proiektuak honako hauek barne hartzen ditu: aire zabaleko transformazio-zentroa ordeztea; aireko tarte bat, HEPRZ1 12/20 kV 3(1x240) mm² Al + H16 motako eroalearen bidez PASa paratuz, 73. eta 89. euskarrietan; eta lurpeko tarte bat, HEPRZ1 12/20 kV 3(1x240) mm² Al + H16 motako aluminiozko eroalearekin, 73. euskarritik "Iturrieta" transformazio zentro trinko berriraino, eta bertatik 89. euskarriraino. Linearen luzerak guztira 3.320 metro ditu zirkuitu bakunean, eta, beraz, proiektatu da lurpeko linea kanalizazio hodi baten bidez joanen dela. Lurpeko tartearen barnean, gurutzagune bat dago Iturriozko errekarekin, eta, beraz, proiektatu da lurpeko linean bermatuko dela gutxienez metro bateko distantzia egotea hodien goiko aldearen eta ibilguaren artean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Urrozko udaletxean, Beintza-Labaiengo udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko azaroaren 24an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2215884