258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. H/31/2º0239 C6 espedientea-2. instantzia JV/--

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Caveo Automotive Spain SA.

Helbidea: Bidasoa 78 - 31780-Bera (Nafarroa).

Ibaiaren izena eta kodea: Bidasoa-0100.

Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

presako gailurra, hondatutako eremuan, azkar lehortzen den masa-hormigoiarekin konponduko da, egiturak jatorrizko neurriak izan ditzan berriz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako (Nafarroa) udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko azaroaren 24an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2215863