258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Aurretiazko-oharra. Erreferentzia: 2021-P-761

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 104. artikuluarekin bat etorriz, Valle de Odieta SCLk proiektuen lehiarako tramitea eskatu du, honako datu hauek adierazita:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Valle de Odieta SCL.

Xedea: emakidaren izaera aldatzea.

Arroa: putzu bat, Aragoi ibaiaren ezkerraldean (90123).

Udalerria: Martzilla (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 14,025 l/s.

Xedea: bestelako erabilerak, industriako bestelako erabilerak, abeltzaintza.

Iragarki hau Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita hilabeteko epean, onartuko dira Konfederazio Hidrografiko honetan (Zaragoza, Sagasta pasealekua, 24-28), bulego orduetan, eskatzaileak aurkezten duen proiektuaz gain, eskaeraren xede berbera duten beste batzuk edo harekin bateraezinak direnak. Hemen azaldutako ur-emaria halako bi baino gehiago eskatuz gero, eskaera ez da tramitera onartuko, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduak (apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia eta maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatua) 105. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoarekin bat. Nolanahi ere, interesdunek artikulu beraren 3. apartatuan horrelako kasuetarako adierazitako tramitazioa baliatzen ahalko dute.

Gerora egindako eskaerak ez dira tramitatuko, baldin eta berekin badakarte hasierako eskaeran adierazitako emaria halako bi baino gehiago erabiltzea. Nolanahi ere, eskatzaileak eskatu nahi baldin badu finkatutako muga baino handiagoko emaria, baliatzen ahalko du Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 105. artikuluko 3. apartatuan adierazitako tramitazioa.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita zazpigarren egun baliodunean irekiko dira proiektuak, 10:00etan, edo, egun hori larunbata bada, hurrengo lanegunean, ordu berean. Eskatzaile guztiak edo haien ordez aritzen direla frogatzen dutenak ager daitezke ekitaldi horretara, baina bertaratuko direla berretsi beharko dute mezu elektroniko bat bidalita superficiales@chebro.es helbidera, iragarki honen goiburuan agertzen den espediente zenbakia adierazita. Akta eginen da, eta agertzen direnek eta Administrazioaren ordezkariak sinatuko dute.

Otsailaren 4ko 139/1960 Dekretuaren 5. artikuluko b) letraren arabera, bidezkoa da konfrontazio eta txostenagatiko administrazio tasa bat ezartzea. Tasa hori ordaindu beharra sortzen da konfrontazio eta txostenaren xede izan behar duen proiektua aurkezten den unean.

Zaragozan, 2022ko urriaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2216980