258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Proiektuaren onespena eta desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda jendaurrean jartzea

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2022ko urriaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen "Garbigunea: etxeko hiri-hondakinen bilketa Zarrakaztelun (Nafarroa)" izeneko proiektua eta azken horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda (I. eranskinekoa). Horretaz gainera, hamabost egunean jendaurrean edukitzeko agindu zuen.

Erabaki hori, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan aipatu bezala, 2022ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 20an, bai eta egun bereko Diario de Noticias egunkarian eta Mairagako Mankomunitateko eta Zarrakazteluko Udaleko iragarki oholetan ere. Orobat, interesdunari erabakia jakinarazi zitzaion eta hamabost eguneko epea eman, idatziz aurkez zitzan argitaratutako zerrendan antzemandako akatsak zuzentzeko datuak, edo kontra egin ziezaion ondasunak eta eskubideak okupatu edo erabiltzeari, formaren edo edukiaren arrazoiengatik, betiere arrazoiak emanez.

Epe hori iragan denez akatsak zuzentzeko idazkirik jaso gabe eta ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioari aurka egiteko alegaziorik aurkeztu gabe, Mairagako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko azaroaren 24an egin ohiko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

Lehena.–Behin betiko onestea "Garbigunea: etxeko hiri-hondakinen bilketa Zarrakaztelun (Nafarroa)" izeneko proiektua, baita horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere. Onespenak berekin dakar erabilera publikoko deklarazioa eta lurrak okupatu beharra.

Bigarrena.–Nafarroako Gobernuari eskatzea, horretarako organo eskuduna baita, ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan xedatutako ondorioetarako. Ahalik eta lasterren eduki behar da garbigunea, ohiko bilketan jasotzen ez diren hondakinak modu kontrolatuan uzteko, batez ere etxeek sortutako hondakin arriskutsuak; izan ere, dituzten osagaiengatik, kalte egiten die ingurumenari eta pertsonen osasunari, Mairagako Mankomunitatean populazio-dentsitate handia dueneremu geografiko batean, hala nola Zarrakaztelu, Figarol eta Murillo el Fruto udalerrietan.

Hirugarrena.–Behar den kreditu kopurua atxikitzea, ordaindu ahal izateko ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua eta desjabetze prozeduraren ondorio diren gainerako obligazioak.

Laugarrena.–Erabaki hau Mairagako Mankomunitateko eta Zarrakazteluko Udaleko iragarki oholetan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta haren laburpena, berriz, Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean.

Bosgarrena.–Erabaki hau Zarrakazteluko Udalari, Nafarroako Gobernuari eta ukitutako titularrari jakinaraztea, eta azaltzea honen aurka errekurtso hauek jar ditzaketela interesdunek, aldez aurretik, aukeran, eta herri administrazio ez badira: berraztertzeko errekurtsoa Mairagako Mankomunitateari; gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek ere azken errekurtso hori jar dezakete edo, bestela ere, Mairagako Mankomunitateari aldez aurretiko errekerimendua egin ahal izango diote, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Tafallan, 2022ko azaroaren 28an.–Mankomunitateko lehendakaria, Jorge Bacaicoa Beruete.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

Garbigunea: Etxeko hiri-hondakinen bilketa Zarrakaztelun

FINKA KODEA

TITULARRA/K

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

Behin betiko okupazioa m²

Osoa/

partziala

Pol.

Lurz.

Lur mota

Zarrakazteluko udal mugartea (Nafarroa)

CAR-01

Aurelio Alfaro Jiménez

304,83

Guztira

7

15

Lurzorua

Laburdurak: Pol.: poligonoa; Lurz.: lurzatia.

Iragarkiaren kodea: L2216008