258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko azaroaren 30ean hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakaskuntzan, ikerkuntzan, administrazioan eta zerbitzuetan diharduten langileen 2023ko ekitaldiko kostuak baimentzen dituena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 5.d) artikuluan ezartzen duenez, Unibertsitateak, bere aurrekontua eta hura betetzeko arauak aurkeztearekin batera, Nafarroako Gobernuaren barrenean unibertsitate gaietarako eskumena duen departamentuaren aldeko txostena ere aurkeztu behar du, aurrekontuan sartutako langileen kostuari dagokionez.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, 2022ko azaroaren 25ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskaeraren aldeko txostena eman zuen, 2023ko ekitaldiko langileen kostuak baimentzeari dagokionez.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 81.4 artikuluan ezartzen da kasuan kasuko autonomia erkidegoak baimendu beharko dituela administrazioan, zerbitzuetan, irakaskuntzan eta ikerkuntzan diharduten langileen kostuak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2023ko ekitaldiko I. kapituluko kostua, langile gastuei dagokiena, baimentzea, unibertsitateak berak eskatuta. Kostu hori 76.138.795 eurokoa da guztira.

2. Nafarroako Unibertsitate Publikoari eskatzea baimendutako langile gastuen kostuan (I. kapitulua) eragina duten administrazio egintza guztiak igor ditzala.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari, Ekonomia, Plangintza eta Estrategia errektoreordeari eta Gizarte Kontseiluko buruari jakinaraztea, eta igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateko Zerbitzura eta Unibertsitateko Atalera.

Iruñean, 2022ko azaroaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2216125