258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Nardoze Andurrako AA-NAN-3 unitatearen aldaketa. Behin betiko onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2022ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea determinazio xehatuen aldaketa Nardoze Andurrako AA-NAN-3 unitatearen eremuan, Urraulbeitiko Udal Planean. Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2022ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 1ean.

Argitara ematen dira iragarkia eta Urraulbeitiko Udal Planaren idazketa berria, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Urraulbeitin, 2022ko azaroaren 28an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2216613