258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Laburpena, euskara ikasteko 2022ko dirulaguntzena

DDBN (Identifikazioa): 661850.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/661850).

Onuradunak: 2021-2022 ikasturtean euskara ikasi duten pertsonak, 16 urtetik gorakoak eta Tafallan erroldatuak. Diruz lagunduko dira 2021-2022 ikasturteari dagozkion gastuak, ikastaroak estentsiboak, intentsiboak, barnetegian egindakoak zein autoikaskuntzakoak izan.

Xedea: Tafallako helduen artean euskararen ikaskuntza sustatzea, gero eta gehiagok ikasi ahal izan dezaten.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es/eu webgunean.

Zenbatekoa: 4.500 euro.

Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun baliodunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2216311