258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa UAO-4 unitateko 24., 25. eta 26. lurzatietan. Hasierako onespena

Tafallako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 22ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Tafallako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UAO-4 unitateko 24., 25. eta 26. lurzatietarako, MCSE-k, DSE-k eta ESE-k sustatuta. Helburua da 24., 25. eta 26. lurzatietako fatxaden aurreko aldea aldatzea, ibilgailuek 26. lurzatira sartzeko dituzten arazoak konpontzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2216048