258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 66. lurzatian. Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2022ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du Ingeteam Power Technology SAk sustatutako xehetasun-azterketa bat, Sesmako katastroko 4. poligonoko 66. lurzatiari buruzkoa (El Juncarillo industrialdea).

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 10ean.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sesman, 2022ko abenduaren 20an.–Ordezko alkatea, Ainhoa Soto Gil.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2217277