258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 138. lurzatian. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2022ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, José Miguel Pérez Fracesek aurkeztua, helburu duena Otsagabiko Labaria auzoko 3an kokatutako eraikinaren lerrokadura berriak ezartzea, kontuan hartuz jasogailu baten kokapena "etxekarte" edo belenean, 2. poligonoko 136. eta 138. lurzatien artean.

Iragarkia 2022ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 29an, baita udaletxeko iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Otsagabian, 2022ko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2217186