258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 7. poligonoko 247. lurzatian. Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2022ko azaroaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia, Martzillako 7. poligonoko 247. lurzatiari buruzkoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen da behin betiko onetsitako aldaketaren testu arauemailea. Orobat, onetsitako testua bidaliko zaio lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen departamenduari, proiektua kontrola dezan; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin.

Martzillan, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2216622