258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hirigintzako araudia, aurretik argitaratu gabea. Ilurdozko 22. lurzatian xehetasun-azterketa

Esteribarko Udalak, 1994ko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Ilurdozko 22. lurzatirako xehetasun-azterketa, Inmaculada Gurbindo Casik sustatua.

Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 29.2 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2022ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2216658