258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 282. eta 283. lurzatietan. Behin betiko onespena

Deikazteluko Udalak, 2022ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 1. poligonoko 282. eta 283. lurzatien hiri-jarduketarako plan berezia, Construcciones José M.ª Alegría SLk sustatua, espedientean jasotako baldintzetan.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Deikaztelun, 2022ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Iñaki Suso Espadas.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2217214