258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 629. eta 645. lurzatietan. Behin betiko onespena

Alkatetzaren abuztuaren 11ko 258/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Beriaingo Udal Planeko hiri-lurzoruko CRU unitate finkatuan, 5. poligonoko 629. eta 645. katastro-lurzatietan, Beriaingo San Francisco kaleko 5 eta 6 zenbakietako jabekideek sustatua.

Iragarkia argitaratu zen 2022ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 25ean, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin behiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2022ko urriaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jarri eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Beriainen, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2216629