258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aldaketa xehatua, Beuntzako 12. poligonoko 43. lurzatian etxebizitza bat eraiki ahal izateko. Behin betiko onespena

Atezko Udalak, 2022ko azaroaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehatua 12. poligonoko 43. lurzatian etxebizitza bat eraikitzeko, Izarne Beraza Elizondok eta Joaquín Resano Egeak sustatuta.

Onetsitako araua argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Eritzegoitin, 2022ko abenduaren 6an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2216630