258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3140/2022 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, María Concepción Valverde Tellechea andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 29ko 905E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) izateko 210 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 2koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 17ko 1151E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 2koa), deialdi hori onesteko uztailaren 29ko 905E/2019 Ebazpenean egindako akats bat zuzendu zen.

Azaroaren 11ko 3534E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 25ekoa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urtarrilaren 16ko 66E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 27koa), behin betiko zerrenda onetsi, eta bete beharreko lanpostuen kopurua zehaztu zen (210 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantillan duten identifikazio zenbakia adierazita.

Lehiaketaren eta oposizioaren faseak bukaturik, 2021eko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 8koan, argitara eman zen hautapen prozesua puntuazio handienarekin gainditzeagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien aldeko izendapen proposamena, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 180/2022 Ebazpenaren eta martxoaren 14ko 676/2022 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatu ziren.

Ondoren, deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera, izendapenaren ondoren sortutako lanpostu hutsak bete ziren, eta, horretan oinarrituta, 2022ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16koan, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen. Eta 2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 27koan, bigarren izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen; eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 8ko 2039/2022 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta baldintzak betetzen zituzten hautagaiak izendatu ziren.

Ebazpen horretan esleitutako lanpostuaz jabetzeko ezarritako epean, Alicia Martínez Ranz andreak, txanda irekiko izangaiak, esleitutako plazari uko egin zion, eta deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera, 2022ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 4koan, argitaratu zen hirugarren izendapen osagarria egiteko proposamena: María Concepción Valverde Tellechea andrea sartu zen, gainditu dutenen zerrendan agertzen den hurrengo izangaia baita.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Concepción Valverde Tellechea andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) lanpostua betetzeko, eta esleitzea Iruñeko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikitako funtzionarioen araubideko 61771 zenbakiko lanpostu hutsa.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko azaroaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2216480