258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Deialdia, oposizio bidez betetzeko udaltzain-agenteen 2 lanpostu

Alkatetzaren 2022ko abenduaren 2ko 2022-1429 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren honako honen oinarriak: deialdia, oposizio bidez betetzeko Noain Elortzibarko udaltzain-agenteen 2 lanpostu.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2022ko abenduaren 2an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da betetzea Noain Elortzibarko Udaleko udaltzainen bi lanpostu, funtzionarioen araubidekoak, oposizio bidez, ondoko txanda hauetan banaturik:

a) Lanpostu bat txanda irekian. Plantilla organikoan 4.13 zenbakia du.

b) Lanpostu bat igoera txandan, Nafarroako Administrazio Publikoko langileendako. Plantilla organikoan 4.14 zenbakia du.

Igoera txandako lanposturen bat bete gabe gelditzen bada, izangairik ez dagoelako edo aurkezten diren izangaiak hautaprobetan eskatutako gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, txanda irekikoari gehituko zaio.

Halaber, baldin igoera txandako lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

1.2. Izendatzen diren izangaiak beteko dituzte udaltzainei dagozkien eginkizunak, ezarrita baitaude azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean (Nafarroako Polizien Foru Legea), bai eta Udalak lege esparruaren barnean agintzen dizkienak ere, eta C mailan sartuko dira.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Hautapen-prozesua honako arau hauen mende egonen da: 23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa; 718/2003 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, onesten duena Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; 215/1985 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, onesten duena Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.

3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Txanda irekia.

Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hemezortzi urte beteak izatea, eta ez izatea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina, indarreko legeekin bat.

c) Eskaerak aurkezteko epea burutzen den egunean edukitzea Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea, edo eskuratzeko egoeran egotea.

Atzerrian eskuratutako titulua izanez gero, eskaerak aurkezteko epea betetzen den egunean eduki beharko da haren homologazioa frogatzen duen agiria.

d) Behar diren gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea deialdiaren xede den lanpostua betetzeko, eta ez izatea deialdi honen IV. eranskinean jasotako baztertzeko arrazoi medikorik.

e) Kondenatua ez egotea dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

f) B motako eta A2 edo A motako ibilgailuak gidatzeko baimenak izatea.

g) Aldean armak eramateko eta, behar denean, erabiltzeko konpromisoa. Eskatzailearen adierazpenaren bidez adieraziko da.

3.2. Igoera txanda.

Txanda irekiko izangaiei eskatutako baldintzez gain, igoera txandako izangaiek baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, eta Administrazio Publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea, Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez egin dituztela benetan zerbitzuak kidego horietan.

b) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea barne igoera honetara aurkeztu baino lehenagoko lanpostuan.

c) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

Baldintza horiek guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaz jabetu arte, f) oinarrikoa izan ezik; hari dagokionez, aski izanen da betetzen hastea oinarrizko prestakuntza-ikastaroa egiteko (deialdiaren 7.3 apartatua) izangaien behin-behineko zerrenda jendaurrera ateratzen den egunerako.

Deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek izangaiek.

4.–Eskabideak eta tasak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak noiz eta non aurkeztu behar diren.

Noain Elortzibarko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak (Foruen plaza, 3), edo balia daiteke urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetako edozein (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezaioten eskabideari, ziurtatu aurretik.

Eskabideak deialdiaren I. eranskinean dagoen ereduari lotu beharko zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatutako baldintza guztiak. Eskabidearen eredua Noain Elortzibarko Udalaren erregistro orokorrean eskura daiteke.

Eskabide-eredua behar bezala beteta aurkeztu beharko da.

4.2. Tasak.

Azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik ordaindu beharreko tasa 32,85 euro da, hala ezarrita baitago 5. ordenantzako eranskineko III. epigrafean (ordenantza horrek tasak arautzen ditu agiriak emateko eta tramitatzeko). Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek aurkeztu beharko dute Noain Elortzibarko Udalari 32,85 euro ordaindu izanaren frogagiria, lanpostuen deialdia tramitatzeko tasagatik.

Langileak hartzeko deialdietan, azterketa egiteko eskubidea dohainik izanen da baldin pertsona lanik gabe badago eta inolako prestaziorik jasotzen ez badu.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren agiri baten bidez frogatuko da norbera lanik gabe dagoela, eta prestaziorik jasotzen ez dela frogatzeko, beharko da Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPEren) ziurtagiri bat.

Tasa hori ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea aurkeztu beharra behar den epean eta moduan.

Tasa hori kreditu txartelaren bidez ordaintzen ahalko da eskabidea bulegoan bertan aurkezten denean, edo La Caixako ES48 2100 5264 4922 0006 5040 kontura transferentzia eginez; azken kasu horretan, datu hauek jarri behar dira nahitaez ordainagirian:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–NANa/IFZ.

–Kontzeptua: Deialdia, Noain Elortzibarko udaltzain-agenteen bi lanpostu betetzeko 2022.

4.3. Izangaiek eskabidearekin batera aurkeztu behar dituzten gainerako agiriak:

Bat.–Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, bi aldeena.

Bi.–Noain Elortzibarko Udalean tasa ordaindu izanaren frogagiria, inskripzio-eskubideengatik, edo ordaintzetik salbuetsita egotearen frogagiriak.

Hiru.–Osasun ziurtagiri ofiziala, frogatzen duena baduela gaitasuna III. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egiteko.

Laugarrena.–Justizia Ministerioaren mendeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralaren ziurtagiria, frogatzen duena erregistro horretan ez dagoela izangaiaren aurrekari penalik, edo aurrekariak baliogabetuta daudela.

Bosgarrena.–Deialdi honetan eskatzen den titulu akademikoaren fotokopia.

Bosgarrena.–Igoera txandako izangaiek ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baitira abiaburuko lanpostua, maila eta bertan duten antzinatasuna. Zein administraziotakoak diren, hartan ziurtagiriak emateko eginkizuna duen organoak eman beharko du.

4.4. Baldin eta 4.1 eta 4.2 apartatuetan aurreikusitakoa betetzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

4.5. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.6. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi.

5.–Onartuen behin-behineko zerrendak, erreklamazioak eta behin betiko zerrendak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian argitaratzeko.

Horretarako, bi zerrenda eginen dira, izangai mota hauen arabera:

1. Txanda irekiko izangaiak.

2. Igoera txandako izangaiak.

5.2. Behin-behineko zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoren, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, onetsiko dira izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko. Ebazpenak zehaztuko ditu oposizioa osatzen duten ariketak hasteko tokia, eguna eta ordua. Oposizio hori eginen da 718/2003 Foru Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik gutxienez bi hilabete iragan direnean.

Era berean, onartuen eta baztertuen zerrendak, bai behin-behinekoa bai behin betikoa, interesdunen eskura egonen dira Noain Elortzibarko Udalaren ediktuen taulan.

6.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Osaera.

Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Sebastián Marco Zaratiegui, Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburua.

–Ordezkoa: Francisco Javier Erro Lacunza, Noain Elortzibarko Udaleko lehen alkateordea.

–Epaimahaikidea: Juan Tomás Zubasti Madoz, Noain Elortzibarko Udaltzaingoko burua.

–Ordezkoa: Jesús Javier Méndez Soteras, Noain Elortzibarko Udaleko Udaltzaingoko agente lehena.

–Epaimahaikidea: Alfredo Ondarra Ramos, Tafallako Udaltzaingoko burua.

–Ordezkoa: Miguel Del Molino Cruchaga, Antsoaingo Udaltzaingoko burua.

–Epaimahaikidea: Iñaki Zapata Longás; Langileen Batzordeko ordezkariek izendatu dute.

–Ordezkoa: Benigno Ramón Gracia Baztán, Langileen Batzordeko ordezkariek izendatua.

–Idazkaria: Esther Salazar Cameros, Noain Elortzibarko Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: Alfonso Arizcuren Sánchez, Noain Elortzibarko Udaleko Idazkaritzako ofiziala.

6.2. Eraketa eta jarduna.

Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.

Administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako aurreikusitako arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi deialdia egin duen organoari.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaietan aholkulari espezialistak aritzen ahalko dira. Aholkulari horiek dagozkien espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

7.–Oposizioa nola eginen den.

7.1. Oposizioa.

Oposizioa hasiko da 2023ko otsailetik aurrera.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioko proba bakoitzaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu iragarki-taulan eta Noain Elortzibarko Udalaren webgunean (http://www.noain.es), eta bost egun naturaleko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkez ditzaten. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira, eta horiek ere argitaratuko dira iragarki-taulan eta udal webgunean. Aditzera emanen da, orobat, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez ere 48 ordu lehenago.

Oposizioko lehen fasean, proba batzuk egin beharko dira, baztertzaileak: ezagutzak, egoera fisikoa, psikoteknikoa eta medikoa. Bigarren fasean, berriz, oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditu beharko da.

7.2. Oposizioaldiko probak.

Oposizioaldiko proba guztiak deialdi bakarrean eginen dira, eta izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik bazterturik geldituko dira adierazten diren egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere.

Hautapenaldiko proba bakoitzaren kalifikazioa eginda, epaimahaiak kalifikazioak jarriko ditu jendaurrean, eta bost eguneko epea emanen du, izangaiek erreklamazioak aurkez ditzaten. Behin horiek ebatzita, behin betiko zerrendak emanen ditu argitara.

Oposizioaldiko probak honako hauek izanen dira:

Lehenbizikoa.–Proba teorikoa: test motako ariketa bat egin beharko da, II. eranskinean agertzen diren gaiei buruzkoa (100 puntu gehienez). Bazterturik geldituko dira gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Bigarrena.–Gaitasun fisikoa neurtzeko proba: deialdiko III. eranskinean azaltzen diren ariketa fisikoak egin beharko dira, eta haietako bakoitzak balioko du izangaiak baztertzeko.

Epaimahaiak ezartzen duen hurrenkeran eginen dira proba horretako ariketak. Ariketa bakoitzari bost puntutik hamar puntura bitarte emanen zaizkio. Izangaiek ez badituzte proba guzti-guztietan lortzen III. eranskinean haietarako ezarritako gutxieneko puntuazioak, "ez gai" kalifikazioa jasoko dute eta, beraz, baztertu eginen dira. Era berean, baztertu eginen dira dopinaren kontrako kontrolean positiboa ematen dutenak, edo kontrola egitea onartzen ez dutenak.

Bigarren probako ariketak honela kalifikatuko dira:

–Baloi medizinala jaurtitzeko testa, 5-10 puntu bitarte.

–Uretako trebetasun proba, 5-10 puntu bitarte.

–Zalutasun proba (Barrow testa), 5-10 puntu bitarte.

–Erresistentzia lasterketako proba (Cooper testa), 5-10 puntu bitarte.

–Indar-erresistentziaren eta koordinazioaren proba (alboko jauzien testa), 5-10 puntu bitarte.

Epaimahaiak eskatuz gero, izangaiak behartuak daude dopinaren kontrako kontrola egitera, proba fisikoak egin bitartean edo beste egun batean. Kontrola egin daiteke ariketaren batean lortutako sailkapenari jarraikiz, edo ausaz. Deia idatziz eginen da, horretarako erabiliz dopinaren kontrol ofizialerako inprimakia, zeina ezarria baitago Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren arauetan. Behar den organo espezializatuak eginen ditu jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko analisiak. Izangaiak kontrol hori egiteari uko eginez gero edo trabak jarriz gero, edo adierazten zaion tokian eta orduan agertzen ez bada behar bezala justifikatu gabe, hautapen-prozesutik baztertuko da berehalakoan. Baztertzeko arrazoi izanen da, orobat, trabak jartzea dopin kontrola legeak aurreikusi bezala egiteko, kasurik ez egitea, bidegabeki luzatzea eta ezkutatzea, bai eta, egitez edo ez-egitez, kontrola egitea saihesten, eragozten, nahasten, edo oztopatzen duten gainerako jokabideak ere, eta, betiere, izangaiak nahita saihestea hartu beharreko laginak biltzea, egitez edo ez-egitez.

Horren ondorioetarako, debekatuta egonen dira Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2021eko azaroaren 25eko Ebazpenaren eranskinean jasotako substantziak, gai farmakologikoak, dopin-metodoak eta manipulazioak; ebazpen horren bidez onetsi zen kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2021eko 290. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 4koa).

Debekatuta dagoen edozein substantzia hautemanez gero, dena delako izangaia hautapen-prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak kontraanalisia egin diezaiotela eskatzeko duen eskubidea, ez eta kalifikazio epaimahaiari bidezko alegazioak aurkezteko aukera ere.

Hirugarrena.–Proba psikoteknikoa.

Proba batzuk egin beharko dira, neurtu dadin izangaiak noraino egokitzen diren lanpostuaren ezaugarri profesiografikoaren eskakizunetara. Proba horiek eginen ditu Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuko Atalak, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat. Proba psikoteknikoek 50 puntuko balorazioa izanen dute gehienez. Bazterturik geldituko dira ariketa honetan 25 puntura ailegatzen ez diren izangaiak.

Proba fisikoak eta proba teorikoa gainditzen dituzten izangai guztiek eginen dituzte gaitasun psikoteknikoaren probak.

Proba nola eginen den:

–Profil profesiografikoa zehaztea: proposatuko dute NAPIko Psikologia Aplikatuaren Atalak eta deialdiko kalifikazio epaimahaiak, edo hark izendaturiko langileek. Azken kasu horretan, lanpostuaren beharrak eta eskakizunak ezagutu beharko dituzte. Azterketa horretatik abiatuta, ebaluatu beharreko faktoreak edo gaitasunak zehaztuko dira, bai eta lanpostuaren eginkizunak behar bezala gauzatzeko beharrezkoak diren eskakizunak ere. Profil profesiografikoaren proposamena epaimahaiari helaraziko zaio, probak hasi aurretik onar dezan.

Kalifikazio epaimahaia arduratuko da, probak egin aurretik, garrantzizkotzat jotzen diren afera guztiak baliabide egokien bidez argitaratzeaz. Horretarako, Psikologiako Atalarekin koordinatuko da, eta hark emanen dizkio profilean jasotako eta baloratu beharreko faktoreak eta zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak.

–Probak bi ariketa izanen ditu:

  • Lehenbizikoan, ariketa psikotekniko bat edo batzuk eginen dira. Galde-sortak izanen dira, oro har nortasunari buruzkoak, edo laneko gaitasunei eta/edo trebetasunei buruzkoak.
  • Bigarren proban, elkarrizketa pertsonalak eginen dira, eta/edo talde-lanekoak, eta, hala, lehenbiziko zatiko galde-sortekin konparatuko dira.

Arestian aipatutako hautapenaldietako proba bakoitzaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Udalaren ediktuen taulan, izangaien zerrenda, dagokien kalifikazioarekin batera, adierazita gainditu dutenak eta baztertuak.

Laugarrena.–Proba medikoak:

Proba psikoteknikoak gainditzen dituzten izangaiei proba medikoak eginen zaizkie, betiere deialdiko lanpostuak betetzeko adinako kopuruan (epaimahaiak zehaztuko du kopuru hori eta handitzeko aukera egonen da). Proba medikoen bidez, egiaztatuko da badutela gaitasun psikofisikoa, deialdiko 3. oinarriaren d) letran ezarritakoaren arabera.

Osasun-azterketa eginen du Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Atalak (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua, Lan Osasunaren Zerbitzua) edo, hala behar bada, behar bezala akreditatutako kanpoko entitate batek, eta horren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.

Proba medikoetan, izangaiei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie. "Gai" kalifikazioa lortzen ez dutenak bazterturik geldituko dira.

Hautapenaldiko lehen, bigarren eta hirugarren apartatuetako proba bakoitzaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, oinarrizko prestakuntza-ikastaroan behin-behinekoz onartu diren izangaien zerrenda, puntuazio osoaren hurrenkeraren arabera, proba bakoitzeko puntuazioak baturik. Berdinketarik gertatuz gero puntuazio osoan, lehenbiziko proban puntu gehien lortu dutenen alde joko da, eta, berdinketak badirau, bigarren proban lortutako puntuak hartuko dira aintzat.

7.3. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartu ahal izateko, izangaiak frogatu beharko du, hamar egun naturaleko epean, ikastarorako onartutakoen behin-behineko zerrenda Noain Elortzibarko Udaleko ediktuen taulan jendaurrean jartzen denetik, betetzen dituela deialdiaren 3. oinarriko f) eta g) baldintzak. Horretarako, ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko du Noain Elortzibarko Udalaren Erregistro Orokorrean, epaimahaiko idazkariari zuzendua:

–Deialdian eskatutako gidabaimenen aurreko eta atzeko aldeen fotokopia konpultsatua.

–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dela dolozko delitu bategatik kondenatua izan, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

–Zin egin edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

–Erantzukizunpeko adierazpena, agertzen duena armak eramateko konpromisoa, legeak hala baimenduz gero eta Udalak hala eskatuz gero.

–Gizarte Segurantzaren txartelaren fotokopia konpultsatua.

–Nomina zer bankutan edo aurrezki kutxatan jaso nahi den, hango libretaren fotokopia konpultsatua.

Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira agiri horiek aipatutako epean aurkezten ez dituzten izangaiak.

Epaimahaiak, ikusirik izangaiek aurkeztutako dokumentazioa eta proba medikoen emaitzak, zehaztuko du zer baja izan diren hautapen-prozesuan, eta baja haiek beteko ditu bazterturik gelditu ez diren beste izangai batzuekin, baldin eta proba medikoak gainditu badituzte eta eskatutako dokumentazioa aurkezten badute. Hori egindakoan, argitaratuko da oinarrizko prestakuntza-ikastarora onartutakoen behin betiko zerrenda, Udalaren ediktuen taulan eta web-orrian.

7.3.2. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du prestakuntza-ikastaroa, gainditu egin beharko da, eta honako hauei jarraikiz eginen da: irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretua (foru dekretu horrek onesten du Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua) eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak.

Jarraikiz azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean aurreikusitakoari, izangairen batek gainditu badu deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatua, aski izanen da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren Zuzendaritzak ikastaro hori baliozkotzea. Hori frogatzeko, egiaztagiri ofiziala aurkeztuko da, frogatzen duena ikastaroetako edukien berdintasuna edo baliozkotasuna, eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak. Egiaztagiri hori Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, interesdunak eskatuta.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari dagokio, orobat, beste ikastaro eta diploma batzuk osorik edo partez baliozkotzea, antzeko eginkizunak dituzten organismo publikoek eman dituztenak, edo eskolak berak lehenago emandakoak, edukiak baliokideak badira. Halakoetan, dagokion puntuazioa ere emanen du.

Alkatetzaren ebazpen baten bidez, prestakuntza-ikastaroan parte hartzen duten izangaiak izendatuko dira Noain Elortzibarko Udaleko praktiketako funtzionario, eta atxikiko zaizkio Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari, salbu eta lehendik Nafarroako beste administrazio publiko bateko funtzionario badira. Azken kasu horretan, jarduneko egoera administratiboan mantenduko dira lehendik funtzionario diren prestakuntza-ikastaroko izangaiak, ikastaroak dirauen bitartean, erregelamenduz ezartzen diren baldintzen arabera. Zehazki, langile horiek eskubidea izanen dute graduari eta antzinatasunari dagozkien ordainsariak jasotzeko.

Txanda irekian, praktiketako funtzionarioek jasoko dute bete nahi duten lanpostuari dagokion hasierako soldata eta, bidezkoa bada, familia laguntza; halaber, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, salbu eta afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean, horrexetan segituko baitute halakoetan.

Praktiketako funtzionario izateak ez ditu ematen eskuratu nahi den lanpostuari, kidegoari edo karrerari dagozkion eskubideak.

Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du galtzea oposizioan jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera. Hori gertatzen bada, deialdia egin duen organoari komunikatuko zaio. Epaimahaiak baja hori jakinaraziko dio Udalari.

Osasun-azterketa bat eginen da oinarrizko prestakuntza-ikastaroan behin betiko onartuak izan baino lehen, baina, horretaz gain, ikastaroa egiten den bitartean edo hura bukatutakoan, behar diren proba mediko guztiak egiten ahalko zaizkie izangaiei, egiaztatzeko segitzen dutela betetzen deialdiaren 3.1.d) oinarrian eskatzen den baldintza. Proba horien bidez egiaztatzen bada badela baztertzeko arrazoirik, epaimahaiak aginduko du izangai horiei baja emateko hautapen-prozesuan, eta, ondorioz, galduko dute praktiketako funtzionario izaera.

Prestakuntza-ikastaroa gainditzen duen izangaiak, baldin hautapen-prozesuan baja ematen ez bazaio gaitasun psikofisikoa galtzeagatik, praktiketako funtzionarioa izaten segituko du lanpostuaz jabetu arte.

Prestakuntza-ikastaroaren kalifikazioa "gai" edo "ez gai" izanen da.

Prestakuntza-ikastaroan Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak izangaiei ematen dizkien kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio epaimahaiarentzat.

8.–Proben eta prestakuntza-ikastaroaren balorazioa.

8.1. Lehenbiziko probak 100 puntuko balorazioa izanen du gehienez. Test motako ariketa bat izanen da: 100 galdera izanen dira denera, II. eranskineko gaiei buruz. Bertan, lau erantzun eskainiko dira, baina bat bakarra izanen da zuzena.

Ongi erantzundako galdera bakoitzak puntu bateko puntuazioa izanen du. Gaizki erantzundako galdera bakoitzak 0,50eko balorazio negatiboa izanen du, eta zuriz utzitakoak ez dira puntuatuko. Bazterturik geldituko dira lehen ariketa honetan 50 puntura iristen ez diren izangaiak.

8.2. Gaitasun fisikoa neurtzeko probetan, ariketa bakoitzak 5-10 puntu bitarteko kalifikazioa izanen du. "Ez gai" joko dira deialdiaren III. eranskinean ezarritako gutxienekoak gainditzen ez dituztenak, eta, ondorioz, bazterturik geldituko dira.

–Baloi medizinala jaurtitzeko testa.

–Uretako trebetasun proba.

–Zalutasun ariketa. (Barrow testa).

–Erresistentzia lasterketa (Cooper testa).

–Indar-erresistentziako eta koordinazioko proba. (Alboko jauzien testa).

8.3. Proba psikoteknikoa 0tik 50 puntura bitarte kalifikatuko da. Bazterturik geldituko da ariketa honetan 25 puntu lortzen ez dituen izangaia.

8.4. Proba medikoetan izangaiei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie. "Gai" kalifikazioa lortzen ez dutenak bazterturik geldituko dira.

8.5. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditzen ez dutenak ere bazterturik geldituko dira oposiziotik. Prestakuntza-ikastaroan Nafarroako Segurtasun Eskolak izangaiei ematen dizkien kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio epaimahaiarendako.

8.6. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan, izangaiak "gai" edo "ez gai" kalifikatuko dira.

9.–Gainditu dutenen zerrenda eta izendapen proposamena.

Kalifikazio epaimahaik, izangaiek prestakuntza-ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, espedientean jasoko ditu, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko du (oposizioan ateratako puntuazio osoaren arabera), eta Alkatetzari igorriko dio gainditu duten izangaien aldeko izendapen proposamena. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.–Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Izendapena.

Eskatutako agiriak aurkeztu ondoren, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, Udaleko funtzionario izendatuko da oposizioa gainditu duen izangaia.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.2. Jabetza hartzea.

Izangaiek izendapenean zehazten den egunean jabetu beharko dute lanpostuaz. Noain Elortzibarko Udaltzaingoko lanpostuez jabetzeak berarekin ekarriko du praktiketako funtzionario izateari uztea.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako egunean lanpostua hartzen ez duenak Udalean sartzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede diren lanpostuetarako izendatuak izan ondoren, Udalean sartu eta funtzionario bihurtzen diren izangaiak afiliatuko dira Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean, eta alta emanen zaie araubide horren babesean, salbu eta lehendik afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoetako Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzaren beste araubide batean; halakoetan, eta izendatu aurretik, aukeratzen ahalko dute babes araubide horretan segitzea ala Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.

11.–Datu pertsonalen babesa.

–Datuen babesa. Noain Elortzibarko Udala da datuen tratamenduaren arduraduna, enplegu deialdiak kudeatzeko helburuz eta botere publikoak baliatuz erabiliko diren datu pertsonalei dagokienez.

–Oinarri juridikoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, hizpide duena Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, eta interesdunak eskabidea aurkeztean emaniko adostasuna.

–Datuak zenbat denboraz gordeko diren: aipatutako helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira datuak, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

–Datuen hartzaileak: datuak organo judizialei eta ordezkari sindikalei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta Udalaren webgunean eta iragarki-taulan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

–Eskubideak: jakinarazten dizugu baduzula eskubidea datuetan sartzeko, datu horiek zuzentzeko (zuzenak ez badira), eta datuak ezerezteko, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horiek erabiltzeko, jo beharko duzu Erregistro Orokorrera (Foruen plaza, 3, Noain –Elortzibar–, 31110), edo egoitza elektronikora (https://noain.sedelectronica.es). Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den erabakia argitaratzen edo egintza jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen tokiko organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabidea

Eskabide-orria (PDFa).

II. ERANSKINA

Lehen probarako gai-zerrenda

1.–Espainiako 1978ko Konstituzioa.

2.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, arautzen dituena Toki Araubidearen Oinarriak.

3.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea.

4.–2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa.

5.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

6.–4/1997 Lege Organikoa, abuztuaren 4koa, hizpide duena Segurtasun Indar eta Kidegoek bideokamerak erabiltzea eremu publikoetan.

7.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

8.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: Atariko titulua: zigor bermeak eta zigor legearen aplikazioa. I. titulua: arau-hauste penala. II. titulua: delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak.

9.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, hizpide duena Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarria. I. eta II. tituluak.

10.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, hizpide duena Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarria. I. eta II. tituluak.

11.–5/2012 Legea, uztailaren 6koa, hizpide duena Gai Zibil eta Merkataritzakoetako Bitartekaritza.

12.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, arautzen duena Adingabeen Erantzukizun Penala: atariko titulua. I. titulua: legearen aplikazio esparrua. III. titulua: prozeduraren instrukzioa.

13.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, onesten duena Prozedura Kriminalaren Legea: II. liburua: I. titulua: salaketa. III. titulua: polizia judiziala. VI. titulua, II. kapitulua: atxiloketa. IV. kapitulua: defentsa eskubideaz baliatzea, abokatuaren laguntza, eta atxilotuei eta presoei eman beharreko tratua. VIII. titulua, I. kapitulua: toki itxian sartu eta hori miatzea. II. kapitulua: liburu eta paperak miatzea. III. kapitulua: idatzizko posta eta posta telegrafikoa geldiarazi eta irekitzea.

14.–6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, arautzen duena "Habeas Corpus" prozedura.

15.–8/2006 Foru Legea, ekainaren 20koa, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzkoa.

16.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

17.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa.

18.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, arautzen dituena Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak.

19.–201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, arautzen duena ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra.

20.–202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, onesten duena establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa eta arautzen dituena enpresen eta lokalen erregistroak.

21.–Urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, onesten duena Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina.

22.–Noain Elortzibarko Udaleko udal ordenantza ez fiskalak:

22.1.–Udalaren osasun ordenantza, Noain Elortzibarko udal-mugartean animaliak edukitzearen gainekoa.. 13. ordenantza.

22.2.–Ordenantza, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko, aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako. 15. ordenantza.

22.3.–Udal ordenantza, arautzen duena eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari lotutako bestelako elementuak paratzea. 39. ordenantza.

22.4.–Ordenantza, arautzen dituena kaleen garbiketa, kartelak eta idazkunak. 23. ordenantza.

22.5.–Ordenantza, arautzen dituena aisialdiko biltokiak. 24. ordenantza.

22.6.–Udal ordenantza, hizpide duena gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa. 34. ordenantza.

22.7.–Udalaren ordenantza, arautzen duena polizia administratiboaren arloko zehapen prozedura. 35. ordenantza.

22.8.–Udal ordenantza, zirkulazioari buruzkoa. 26. ordenantza.

22.9.–Udal ordenantza, kutsadura akustikoaren kontra babestekoa. 48. ordenantza.

23.–Jokabide kodea, legea betearazi behar duten funtzionarioentzat (34/169 Ebazpena, 1979ko abenduaren 17koa, Nazio Batuen Batzar Nagusiak emana).

24.–690/1979 Ebazpena, Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarrak emana, poliziaren gaineko deklarazioa egiten duena.

25.–Europako Kontseiluko Ministroen Komiteak estatu kideei emandako 2001/10 Gomendioa, Poliziaren Etikaren Europako Kodeari buruzkoa. (Ministroen Kontseiluak emana 2001eko irailaren 19an, Ministroen Delegatuen 765. bilkuran).

26.–Noain Elortzibarko geografia, historia eta kale izendegia.

27.–Gaztelaniaren ortografia eta semantika lexikoa.

III. ERANSKINA

Bigarren probari dagozkion ariketak (gaitasun fisikoa)

1.–Baloi medizinala jaurtitzeko testa (5 kg gizonezkoek eta 2 kg emakumezkoek).

–Abiatzeko jarrera: zutik, jaurtitze-marraren atzean, hankak bananduta eta oinak simetrikoki jarrita marraren atzean, baloia buruaren gainetik eta atzean, bi eskuekin helduta.

–Egiteko modua: baloia ahalik eta urrutien jaurtitzen da. Jaurtiketak simetrikoa behar du izan. Jaurtitzeko prozesuan, jaurtitzetik baloiak lurra ukitu bitarte, izangaiak ezin du oreka galdu, eta ezin dira oinak lurretik altxatu, nahiz eta orpoak altxatzen ahal diren.

Distantzia neurtuko da jaurtitzeko marratik baloiak lurrean lehen aldiz erortzean utzitako arrastora, zehazki, arrasto horrek marratik hurbilen duen aldera.

Bi saio egin daitezke; lehenbizikoa balioduna bada ez da bigarrenik eginen.

Gainditu beharrekoen taula, metrotan, eta bakoitzagatik emanen den sailkapena:

METROAK

PUNTUAK

Gizonak

Emakumeak

6 baino gutxiago

4 baino gutxiago

Ez gai

6 - 6,5 artean

4 - 4,5 artean

5,0

6,6 - 7 artean

4,6 - 5 artean

6,0

7,1 - 7,5 artean

5,1 - 5,5 artean

7,0

7,6 - 8 artean

5,6 - 6 artean

8,0

8,1 - 8,5 artean

6,1 - 6,5 artean

9,0

8,6 edo gehiago

6,6 edo gehiago

10,0

2.–Uretako trebetasun proba. 50 metro estilo librean.

–Deskripzioa: joan-etorria egin behar da igerian, estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean.

Ezin izanen da erabili urpean igeri egiteko betaurrekorik, ez urpean igeri egiteko beste baliabiderik ere, baina bai igeri egiteko betaurrekoak.

–Gauzatzeko modua: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretan murgildu eta 50 metro eginen ditu igerian, hasieran ur azalean eta gero urpean, ahalik eta denbora laburrenean.

Saio bakarra eginen da.

Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:

  • Kortxo-ilarak edo igerilekuko alboko kaleak erabiltzen baditu euskarri moduan edo bulkatzeko.
  • Igerilekuaren ertzei heltzen badie atseden hartzeko.
  • Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz bulkada hartzen badu.
  • Kalez aldatzen bada.
  • Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.
  • Baliorik gabeko bi irteera egiten baditu.

–Puntuazioa: eskala honen arabera emanen da (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko).

DENBORA

PUNTUAK

Gizonak

Emakumeak

51" edo gehiago

56" edo gehiago

Ez gai

50" edo gehiago

55" edo gehiago

5,0

49",9tik 47"-ra

54",9tik 53"-ra

5,5

46",9tik 44"-ra

52",9tik 51"-ra

6,0

43",9tik 41"-ra

50",9tik 49"-ra

6,5

40",9tik 39"-ra

48",9tik 47"-ra

7,0

38",9tik 37"-ra

46",9tik 45"-ra

7,5

36",9tik 35"-ra

44",9tik 43"-ra

8,0

34",9tik 33"-ra

42",9tik 41"-ra

8,5

32",9tik 31"-ra

40",9tik 39"-ra

9,0

30",9tik 29"-ra

38",9tik 37"-ra

9,5

28",9 edo gutxiago

36",9 edo gutxiago

10,0

3.–Zalutasun proba. (Barrowen testa).

–Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren gibelean.

–Gauzatzeko modua: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, lehenik alde batera, eta, gero, beste aldera (A eta B ibilbideak grafikoan). Ibilbide bakoitzean, bi saiakera egin daitezke. Bigarren saioa eginen da, bakar-bakarrik, baldin lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Zirkuituaren eskema:

Proba hau egiteko gehieneko denbora hau da: 26"8 segundo gizonezkoentzat, eta 27"8 segundo emakumeentzat.

Saioa baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

a) Zutoin bat botatzen badu.

b) Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.

c) –Ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).

–Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, ehunenetan, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Segundo-ehunenak alde batera utziko dira. Fotozelula sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

DENBORA

NOTA

Gizonezkoak

Emakumeak

26"8 baino gehiago

27"8 baino gehiago

Baztertua

26"8 - 25",9 artean

27"8 - 26",9 artean

5,0

25"8 - 25"2 artean

26"8 - 26"0 artean

5,5

25"1 - 24"5 artean

25"9 - 25"5 artean

6,0

24"4 - 23"8 artean

25"4 - 25"0 artean

6,5

23"7 - 23"1 artean

24"9 - 24"6 artean

7,0

23"0 - 22"4 artean

24"5 - 24"2 artean

7,5

22"2

24"1etik 23"9ra bitarte

8,0

22"0

23"8tik 23"6ra bitarte

8,5

21"1

23"5

9,0

22"0

23"4

9,5

21"9 edo gutxiago

23"3 edo gutxiago

10,0

4.–Erresistentzia lasterketa (Cooper testa).

–Abiatzeko jarrera: zutik, irteera-marraren atzean.

–Egiteko modua: lasterka edo ibilian, 12 minutuan ahalik eta tarterik luzeena egin beharko da.

–Gizonezkoak, 2.250 metro baino gutxiago, "ez gai"; 2.250 metro edo gehiago, "gai".

Emakumezkoak, 2.000 metro baino gutxiago, "ez gai"; 2.000 metro edo gehiago, "gai".

METROAK

NOTA

Gizonezkoak

Emakumeak

2.250 m baino gutxiago

2.000 m baino gutxiago

Baztertua

2.250 eta 2.375 artean

2.000 eta 2.125 artean

5,0

2.375 eta 2.500 artean

2.125 eta 2.250 artean

5,5

2.500 eta 2.625 artean

2.250 eta 2.375 artean

6,0

2.625 eta 2.750 artean

2.375 eta 2.500 artean

6,5

2.750 eta 2.875 artean

2.500 eta 2.625 artean

7,0

2.875 eta 3.000 artean

2.625 eta 2.750 artean

7,5

3.000 eta 3.125 artean

2.750 eta 2.875 artean

8,0

3.125 - 3.250 artean

2.875 eta 3.000 artean

8,5

3.250 eta 3.375 artean

3.000 eta 3.125 artean

9,0

3.375 eta 3.500 artean

3.125 - 3.250 artean

9,5

3.500 edo gehiago

3.250 edo gehiago

10,0

5.–Indar-erresistentziaren eta koordinazioaren proba. (Alboko jauzien testa).

–Deskripzioa: lurretik 25 zentimetrora dagoen listoi baten gainetik jauzi egin beharko da, 30 segundoz etenik gabe, oinak elkarturik edo pare-parean daudela. Zenbat jauzi egiten diren kontatuko da.

–Abiatzeko jarrera: izangaia zutik jarriko da, listoiaren ondoan saiheska, bi oinak elkarturik edo pare-parean. Kontrolatzaileak "ya" esatean, jauzika hasiko da, gelditu gabe.

Bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Gutxienez bi minutuko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

  • Listoia botatzen badu.
  • Jauzi bat errepikatzen badu listoiaren alde berean.
  • Jauzien erritmoa eteten badu 30 segundoak bukatu baino lehen, eta gelditzen bada.
  • Jauzi bat bukatuta listoia oinen artean gelditzen bazaio.
  • Lurra bi oinekin batera ukitzen ez badu.

–Puntuazioa: egindako errepikapen kopuruaren araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK

NOTA

Gizonezkoak

Emakumeak

50 baino gutxiago

30 baino gutxiago

Baztertua

50 eta 54 artean

30 eta 35 artean

5,0

55 eta 57 artean

35 eta 37 artean

5,5

58 eta 60 artean

38 eta 40 artean

6,0

61 eta 63 artean

41 eta 43 artean

6,5

64 eta 66 artean

44 eta 46 artean

7,0

67 eta 69 artean

47 eta 49 artean

7,5

70

50 eta 52 artean

8,0

71

53 eta 54 artean

8,5

72

55 eta 56 artean

9,0

73

57 eta 58 artean

9,5

74 edo gehiago

59 edo gehiago

10,0

IV. ERANSKINA

Deialditik baztertzeko arrazoi medikoak

1.–Ikusmena. Begien sistema.

–Zuzendu gabeko ikusmen zolitasuna:

  • 4/10 bi begietan, edo
  • 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo
  • 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.

–Ikus-eremu monokularra: ezin izanen da 120°-tik beherakoa izan plano horizontalean, eta murrizketa nabarmenik gabekoa izanen da ikus-eremuko meridiano batetik bestera.

–Diplopia.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsi falta.

–Keratotomia erradiala.

2.–Entzumena. Entzumen sistema.

–500 eta 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB edo gehiagoko galera monoaurala izatea entzumen-zolitasunean.

–Orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

3.–Hizketa.

–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazteko modukoak.

4.–Hezur eta muskulu-sistema.

–Giltzaduraren baten ankilosia edo galera anatomikoa, eragin funtzionalaren arabera.

–Prozesu artikularrak, eragin funtzionalaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

–Eskoliosiak, 20° baino handiagoak.

–Zifosiak, 30° baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bat-egiteak eta ornoarteko diskoaren nahasmenduak.

–Espondilitis ankilosatzailea.

–Paget-en eritasuna.

–Osteoporosia eta osteomalazia (eragin funtzionalaren arabera).

–Fibromialgia.

–Deformazio anatomikoak (ondorio funtzionalen arabera).

5.–Digestio aparatua.

–Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.

–B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Gibeleko zirrosia.

–Behazun-zirrosi primarioa.

–Pankreatitis kronikoa.

–Fibrosi kistikoa.

–Abdomeneko paretako herniak, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoak.

–Uzki-esfinterreko inkontinentzia.

6.–Zirkulazio-aparatua.

–Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

–Arritmiak eta blokeoak: eszitazio aurreko sindromeak eta bihotzeko erritmoaren edo eroapenaren nahasmendu guztiak, salbu arritmia sinusala, estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako blokeo aurikulobentrikularra, eskuineko adarraren blokeo osoa eta ezkerreko adarraren hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

–Balbulopatiak.

–Miokardiopatiak.

–Perikardiopatia kronikoak.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Hipertentsio arteriala (TASa > 140 eta TADa > 90).

–Hipotentsioa (TASa < 90 eta TADa < 45).

–Gutxiegitasun benoso eta linfatikoa.

7.–Arnas aparatua.

–Arnas aparatuko gaitz kronikoak (bronkitis kronikoa, buxadurazko arnas gaixotasun kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).

–Pleurako isuri errepikatuak.

–Berezko pneumotorax errepikatuak.

–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

–Asma eta bronkioetako hiperreaktibotasuna.

8.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizatzaileak.

–Neurona motorraren eritasunak.

–Ataxiak.

–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en eritasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien gaitz iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta lotura neuromuskularraren bestelako nahasmenduak.

–Bertigoak.

–Siringomielia.

–Hidrozefalia.

–Miopatiak.

–Nerbio-sistema zentraleko lesioaren ondoriozko paralisia.

–Paralisi periferikoak, eragin funtzionalaren arabera.

–Nerbio-sistema periferikoko eritasunak, eragin funtzionalaren arabera.

–Neke kronikoaren sindromea.

–Anosmia.

–Mugimenduaren beste nahasmendu batzuk (tikak, mugimenduaren estereotipiak, loaren nahasmenduak), ondorio funtzionalen arabera.

9.–Nahasmendu psikiatrikoak.

–Nahasmendu mental organikoak, salbu eta prozesu automugatuak eta itzulgarriak.

–Nahasmendu mentalak eta jokabidearenak, substantzia psikotropikoen kontsumoaren ondoriozkoak (alkohola barne).

–Eskizofrenia eta bestelako nahasmendu psikotikoak.

–Gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, depresio-nahasmendu errepikatuak, depresio-nahasmendu larria, nahasmendu distimikoak).

–Antsietate-nahasmenduak, baldin ondorio kliniko nabarmena baldin badute.

–Nortasunaren nahasmenduak eta bulkaden kontrolari loturikoak, gizarte harremanetan eta lanean eragina dutenak.

10.–Sexu- eta gernu-aparatua.

–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Gernu-inkontinentzia.

–Giltzurrun-polikistosia.

11.–Sistema endokrinologikoa.

–Guruin endokrinoen gaixotasun metaboliko oro, baldin eta zerbitzuari dagozkion eginkizunak betetzea mugatzen edo eragozten badu edo horretarako pronostiko kaltegarria badu.

–Ordezko terapia jarraitua behar duten gaixotasun endokrinometabolikoak.

–Bestelako gaixotasun endokrinometabolikoak, pronostikatzeko moduko alterazio morfologiko edo funtzionalak sortzen dituztenak, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak osotara betetzea mugatzen edo eragozten dutenak, edo lanbide jarduerak berak dituen eskakizun operatiboek larriagotzen ahal dituztenak.

–Hipotalamo-hipofisi ardatzaren nahasmenduak.

–Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Addison, Cushing, feokromozitoma eta giltzurrun gaineko guruinetako bestelako nahasmenduak.

–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.

–Adenomatosi endokrino anizkoitza.

–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

12.–Larruazala, fanerak eta guruin exokrinoak.

–Orbainak eta larruazaleko prozesu kronikoak, baldin eta, haien hedadura, eragin funtzionala eta kokapena direla kausa, polizia eginkizunetan aritzeko gaitasuna gutxitzen badute.

13.–Odola eta organo hematopoietikoak.

–Aplasia medularra, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemiak anemiarekin.

–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Mieloma anizkoitzak eta Waldeström-en eritasuna.

–Hemofiliak eta hemostasiaren beste nahasmendu batzuk.

–Immunoeskasiak.

–Esplenektomia.

–Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo eritropoietina erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

14.–Bestelakoak

–Amiloidosia.

–Kolagenosia.

–Lupus eritematoso sistemikoa.

–Artritis erreumatoidea.

–Esklerodermia.

–Sjögren-en sindromea.

–Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Obesitatea (gorputz-masaren indizea > 30).

15.–Ohar orokorrak.

–Patologia baztertzaileak ebaluazio mahaiak baloratuko ditu eragin funtzionalaren arabera, eta polizia lanetan aritzeari begira eginen den pronostikoaren arabera.

–Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Edozein aparaturen eta sistemaren beste edozein afekzio, baldin ebaluazio mahaiaren iritziz polizia lanetan aritzea galarazten ahal duen eragin funtzionala badu.

–Betiere, osasun-azterketan, ez da eduki behar gidabaimena ukatzeko arrazoia izan daitekeen gaixotasunik edo urritasunik (2. taldea), jarraikiz Gidarien Erregelamendu Orokorraren IV. eranskinaren indarreko idazketari (beharrezko gaitasun psikofisikoak gidabaimena eskuratzeko edo haren indarraldia luzatzeko), eta, era berean, ez da kontsumitu behar ibilgailuak ez gidatzea edota makineria edo erreminta arriskutsuak ez erabiltzea aholkatzen duen medikamenturik edo bestelako substantziarik, edo nabarmen eragin diezaiokeenik udaltzain lanpostuaren zereginak gauzatzeko gaitasunari.

Iragarkiaren kodea: L2216585