258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

Deialdia, udaltzain izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Alkatetzaren 1271/2022 Ebazpena.

Corellako Udaleko alkate udalburu Gorka Garcia Izal naizen honek, legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

IKUSIRIK:

1.–Deialdia, udaltzain izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko, Corellako Udaltzaingoan aritzeko (2021eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 7an).

2.–Kalifikazio epaimahaiak 2022ko abenduaren 12an egindako izendapen proposamena.

Kontuan hartuz Corellako Udaltzaingoko udaltzain izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarria ("Izendapena eta lanpostuaz jabetzea").

EBATZI DUT:

Lehena.–Corellako Udaleko funtzionario izendatzea, Corellako Udaltzaingoko udaltzain lanpostuetan jardun daitezen, honako izangai hauek:

1.–Carlos Serrano Martínez.

2.–Francisco Javier Enériz Villafranca.

Bigarrena.–Ezartzea 2022ko abenduaren 13a izanen dela lanpostuaz jabetzeko eguna.

Hirugarrena.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea.

Corellan, 2022ko abenduaren 12an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2216818