258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

Udaltzainburuaren izendapena

Alkatetzaren 1231/2022 Ebazpena.

Corellako Udaleko alkate udalburu Gorka Garcia Izal naizen honek, legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

Ikusirik Constantino Antón Sanchezek udaltzainburu kargua utzi duela 2022ko azaroaren 25ean.

Kontuan harturik udaltzaingoak, operatibotasun arrazoiak direla-eta eta behar bezala funtzionatuko badu, hura zuzenduko duen buru profesional bat behar duela. Izan ere, hala aurreikusita dago plantilla organikoan, eta postu horretarako diru-esleipena dago udal aurrekontuetan.

Kontuan harturik Nafarroako Poliziei buruzko 23/2018 Legearen 29.4 artikuluan honako hau xedatuta dagoela: poliziaburua Nafarroako polizietako kideen artean izendatuko dela eta izendapen askeko behin-behineko langilearen izaera izanen duela.

Kontuan harturik lege-testu beraren 49. artikuluan xedatua, alegia, langile hori, lanpostutik kentzean, berehala itzuli beharko dela jatorrian esleituta zuen destinora; kasu honetan, Azagrako Udaleko udaltzaingoko udaltzain lanpostura.

Kontuan harturik abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 24. artikuluan xedatutakoaren arabera (legegintzako foru dekretu horrek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten du), egoera hori bat dator zerbitzu berezietako egoerarekin eta, zehazki, f) apartatuan jasotakoarekin (behin-behineko langile gisa aritzea kargu politikoei aholkuak edo laguntza emanez).

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21. artikuluak aitortzen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Juan Luis Pellejero Verdejo izendatzea Corellako udaltzainburu, 2022ko abenduaren 19tik aurrerako ondorioekin, eta izendapen askeko behin-behineko langilearen izaera duela. Azagrako udaltzaina da, eta hori da haren jatorrizko lanpostua. Hortaz, egun horretatik aurrera, zerbitzu berezietako administrazio-egoeran izatera pasako da toki-erakunde horretan.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari. Azagrako udaltzain gisa funtzionarioa dela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, eta ondoren, Corellako udaltzainburuaren lanpostuaz jabetuko da.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Azagrako Udalari, Juan Luis Pellejero Verdejoren administrazio-egoera alda dezan. Izan ere, zerbitzu aktiboan egotetik zerbitzu berezietan egotera pasako da.

Corellan, 2022ko abenduaren 12an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2216746