258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, lorategietan aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Izendapena

Berriozarko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 30ean egin bilkuran, besteak beste erabaki hau hartu zuen:

Lorategietan aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatu baten izendapena Berriozarko Udalerako.

Bat etorriz lorategietan aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoarekin (deialdia 2020ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an).

Ikusirik, orobat, oposizio-lehiaketaren behin betiko emaitzak eta epaimahaiak eginiko izendapen proposamena, Berriozarko Udalaren web-orrian argitaratu baitzen 2022ko irailaren 23an.

Azterturik proposaturiko izangaiak aurkeztutako dokumentazioa.

Gobernu Batzarrak, aho batez, erabakitzen du:

Lehenbizikoa.–Luis Manuel Telletxea Ezkurra izendatzea lorategietan aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatu, Berriozarko Udalean, funtzionario izaerarekin, eta berari adjudikatzea plantillan 114 zenbakiarekin identifikatutako lanpostu hutsa.

Bigarrena.–Erabaki hau interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea 2022ko urtarrilaren 2an jabetu beharko duela lanpostuaz. Hala egin ezean, Berriozarko Udaleko funtzionario izaera lortzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Hirugarrena.–Izendapen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2216460