1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan funtsezko aldaketa bat egiteko espedientea. Sustatzailea Nafarroako Toki Azpiegiturak SA da.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuak onetsia) 38. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogei egun balioduneko epean.
Espediente mota | Ingurumen baimen bateratuaren funtsezko aldaketa |
Espedientearen kodea | 0001-0062-2022-000024 | Hasiera eguna | 2022/11/18 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | 1. eranskina / 13.3 taldea |
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa | Zentroa ez dago sartua |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | Zentroa ez dago sartua |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | Zentroa ez dago sartua |
Instalazioa | Hiriko hondakin uren arazketa |
Titularra | Nafarroako Toki Azpiegiturak SA |
Zentroaren zenbakia | 3118509009 |
Tokia | 1. poligonoa, 345. lurzatia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 655.692,000 eta Y: 4.751.390,000 |
Udalerria | Otsagabia |
Proiektua | Otsagabiako HUA berritzea |
Informazioa eskatzeko organoa | Baimen Bulegoa autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | Baimen Bulegoa Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz. |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos |
Iruñean, 2022ko azaroaren 21ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F2216126