258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

312/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 1ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legeak, haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoak (aurrerantzean, 12/2022 Foru Legea) Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseilua eratu zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kide anitzeko organo gisa, eta arautu zituen haren funtzioak, antolakuntza eta osaera.

12/2022 Foru Legearen 50. artikuluak arautzen du kontseiluaren osaketa eta, horrekin batera, kideen kopurua handitzen du. Bestalde, hirugarren xedapen iragankorrean xedatzen du ezen legeak indarra hartzen duenean ez bada amaitu Nafarroako Adingabearen Kontseilurako egindako izendapenen gehieneko epea, Nafarroako Adingabearen Kontseilurako izendatutako pertsonek Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluko kide izaten jarraituko dutela, harik eta izendapenaren gehieneko epea amaitu arte, eta izendatuko dira foru lege horren 50. artikuluaren arabera sartu behar diren pertsonak, azken izendapenetik 4 urte bete arte geratzen den eperako.

Alde horretatik, Eskubide Sozialetako kontseilariaren azaroaren 5eko 383/2020 Foru Aginduak Nafarroako Adingabearen Kontseiluko kideak izendatu zituen, eta, ez denez amaitu kide izateko epea, Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseilu berriko kide izanen dira izendapenaren epea bukatu arte.

Bidezkoa da, beraz, kide berriak izendatzea: haur eta nerabeen arloko erakunde komunitarioen, desgaitasuna duten adingabeen eskubideak ordezkatzen dituen entitate baten edo sektore horretako entitateak biltzen dituen baten ordezkariak; ordezkaritza handiena duten sindikatuen lau ordezkari, eta Nafarroako Arartekoa-Adingabearen Defendatzailea edo instituzio horren ordezkari bat, Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluko kide izateko. Izan ere, kide horiek ez zeuden sartuta Nafarroako Adingabeen Kontseiluan.

Beraz, nire eskumenak baliatuta, zeinak esleitu baitzaizkit bai maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legean (haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa), bai urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuan (Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena) honako hau

AGINTZEN DUT:

1. Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluko kide izendatzea pertsona hauek:

a) Desgaitasuna duten adingabeen eskubideak ordezkatzen dituen entitatea edo sektore horretako entitateak biltzen dituena ordezkatzeko:

–María Luisa Sanz Escudero andrea, kontseiluko kide, eta Mirian Nepote Ayensa andrea, ordezko, biak CERMIN entitatekoak.

b) Ordezkaritza handieneko sindikatuak, horietatik bi Nafarroan orokorrean dutenak eta beste biak, berriz, ordezkaritza handiena dutenak gizarte zerbitzuen sektorean, beste biak ez direnak, ordezkatzeko:

–Ohian Ataun Rojo jauna, kontseiluko kide, eta Imanol Karrera Turrillo jauna, ordezko, biak LAB sindikatukoak.

–Marisol Vicente Yoldi andrea, kontseiluko kide, eta Augusto Paredes Antón jauna, ordezko, biak UGT sindikatukoak.

–Pilar García andrea, kontseiluko kide, CC.OO. sindikatukoa.

–Raquel García Martín andrea, kontseiluko kide, ELA sindikatukoa.

c) Nafarroako Arartekoa-Adingabearen Defendatzailea, edo instituzioaren ordezkari bat:

–Susana Galilea Barrio andrea, kontseiluko kide, eta Javier Pérez Font jauna, ordezko.

d) Haur eta nerabeen arloko erakunde komunitarioen ordezkariak:

–Beatriz Cruz Regueras andrea, kontseiluko kide, eta Yessenia Puche Iriondo andrea, ordezko, biak Buztintxureando entitatekoak.

2. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abenduaren 1ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2216492