257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa Zaborrak eta hondakinak bildu eta desegiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Mankomunitateko batzar orokorrak, 2022ko azaroaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zaborrak eta hondakinak bildu eta desegiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa, tasen zenbatekoak aldatzeagatik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da Zaborrak eta hondakinak bildu eta desegiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garraldan, 2022ko azaroaren 29an.–Mankomunitateko burua, José María Eciolaza Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L2216407