257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Zurukuaingo UE-ZUR-9aren hirigintza-egikaritzerako. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2022ko azaroaren 18an eman ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Zurukuaingo 21. poligonoko 550., 551., 552., 553., 554. eta 555. lurzatien eremuan, Miguel Sanzen jaraunsleek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatutako egunkarietan argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina); orobat, ukitutako jabeei eta Zurukuaingo Kontzejuari jakinaraziko zaie, azter dezaten eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Deierrin, 2022ko azaroaren 23an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2216273